1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
279E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen 2024ko deialdiaren 14.1.c) oinarria. BDNS identifikazioa: 734895.
Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 428E/2023 Ebazpenaren bidez, I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen 2024ko deialdia onetsi zen, eta 2024ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ekoan.
Une honetan, egokitzat jotzen da 14.1.c) oinarria aldatzea, 2026. urteari dagokion justifikazioa 2026ko abuztuaren 3ra arte aurkezteko aukera izateko. Horrela, justifikazio horrek barne hartuko ditu jarduerari eta 2026ko apirilaren 30era arte (6.1 oinarrian adierazitako proiektuen amaiera-data) fakturatutako eta 2026ko uztailaren 31ra arte ordaindutako gastuari buruzko dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen 2024ko deialdiaren 14.1.c) oinarria. Honela idatzita geratuko da:
"c) 2026ko abuztuaren 3ra arte (egun hori barne) edo proiektua amaitu eta hiru hilabetera arte, data hori baino lehenago bada: 2026ko justifikazioa.
Jarduerari buruzko eta onuradunak 2026ko apirilaren 30era arte fakturatutako eta 2026ko uztailaren 31ra arte ordaindutako gastuari buruzko dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa aurkeztuko da.
Hirugarren justifikazioarekin batera, 17.2 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztuko da, bai eta laguntzak kudeatzen dituen organoak proiektuari buruz eskatzen duen beste edozein informazio ere".
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 29an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2413205