2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Elikagaien saltokia, prestalekuarekin
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek udal bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).
Espedientea: 2024-2115.
Titularra: Javaid Iqbal.
Jarduera: lokala egokitzea, prestalekua duen elikagaien saltokirako.
Tokia: Zaragozako etorbidea 21, beheko solairua, Iruña.
Iruñean, 2024ko irailaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2412805