2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Aldaketa, Udal Plan Orokorrean, Zorokiaingo 6. poligonoko 67., 68. eta 73. (zati bat) lurzatien sailkapena aldatzeari buruzkoa. Araudia
Untzitibarko Udalak, 2024ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzaile bat Untzitibarko Udal Plan Orokorrean, hizpide duena Untzitiko 6. poligonoko 67., 68. eta 73. (zati bat) lurzatien (Zorokiain) sailkapena aldatzea. Aldaketa hori Javier Muñoz Claramuntek sustatu du.
Behin betiko onespena argitara eman zen 2024ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 30ean, eta orain argitara ematen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, zuzenduko zaiona Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.
Untzitin, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2412728