1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
348/2024 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, Lesakako "Tantirumairu Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak duen baimena aldatzen duena, haren instalazioak aldatu direlako.
Aztertu da Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 187/2017 Ebazpena, zeinaren bidez deklaratu baitzen Lesakako "Tantirumairu Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxearen titularrak ikastetxea handitzeko aurkeztutako proiektua eta planoek gutxieneko baldintzak betetzen zituztela.
Aztertu da, halaber, ikastetxearen titularra den "Tantirumairu Kultur Elkartea" entitateak irekitako espedientea, lanak bukatuta behin betiko baimena eskatzekoa.
Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan xedatutakoari jarraikiz.
Aintzat hartuta irakaskuntza horiek emateko eskatzen diren baldintzak betetzeari buruz aldeko txostenak egin dituztela, bai Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak, bai Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak.
Horrenbestez, dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea, 2024-2025 ikasturtearen hasieratik aurrerako ondorioekin, Lesakako "Tantirumairu Ikastola" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuak duen baimena, hasierako baimena emateko kontuan hartu ziren instalazioak aldatu direlako. Ikastetxearen titularra "Tantirumairu Kultur Elkartea" entitatea da.
2. Nafarroako Gobernuko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan ikastetxearen datu hauek inskribatuko dira:
–Ikastetxearen kodea: 31007987.
–Titularra: "Tantirumairu Kultur Elkartea".
–Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
–Berariazko izena: "Tantirumairu Ikastola".
–Helbidea: Arretxea kalea 9.
–Herria: Lesaka.
–Udalerria: Lesaka.
–Baimendutako irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza.
–Baimendutako gehieneko osaera: 3 unitate Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, gehienez ere 70 ikasposturekin, eta 6 unitate Lehen Hezkuntzan, gehienez ere 150 ikasposturekin.
3. Gogoraraztea ikastetxeko titularrari behar den baimena eskatu beharko duela osaera horretan edozein aldaketa egiteak aipatutako erregistro-datuak, instalazioak edo instalazioen erabilera edo xedea ere aldatzea baldin badakar, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Foru dekretu horren bidez ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura.
4. Adieraztea ikastetxearen baimena iraungiko dela aurreko atalean aipatutako Foru Dekretuaren IV. tituluan ezarritako kasuetan eta prozedurarekin bat etorriz.
5. Ebazpena ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
6. Ebazpena igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.
7. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 13an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2412464