2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Mutiloako 1. poligonoko 1100. lurzatian. Behin betiko onespena
Arangurengo Udalak, 2024ko abuztuaren 27an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Mutiloako 1. poligonoko 1100. lurzatirako hiri-jarduketarako plan berezia, Proyectos Port Laurel SLk sustatua.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mutiloan, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2413062