189. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

63E/2024 FORU AGINDUA, irailaren 6koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Cintruenigoko udal planaren aldaketa egituratzaile bat, zeinak hirigintza araudi partikularraren 24. artikulua aldatzen baitu eta helburu baitu Cintruenigoko udal planeko lurzoru urbanizaezinaren araubidea doitzea. Sustatzailea Rodmon Centro de recuperación de equipos para energías renovables SL da.

Cintruenigoko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea lurzoru urbanizaezinaren araubidea doitzea da, kontuan hartu daitezen teknologia fotovoltaikotik energia elektrikoa sortzeko instalazioak eta horiek eraldatzeko eta husteko azpiegiturak.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 247E/2024 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa eman zen, aldekoa, Cintruenigoko udal plan orokorraren aldaketa egituratzaile bati buruz, zeinak eragiten baitio 24. artikuluari (lurzoru urbanizaezina). Sustatzailea Rodmon Centro de recuperación de equipos para energías renovables SL da. Ebazpen hori 2024ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ekoan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Cintruenigoko udal planaren aldaketa egituratzaile bat, zeinak hirigintza araudi partikularraren 24. artikulua aldatzen baitu eta helburu baitu Cintruenigoko udal planeko lurzoru urbanizaezinaren araubidea doitzea. Sustatzailea Rodmon Centro de recuperación de equipos para energías renovables SL da.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Cintruenigoko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko irailaren 6an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2413173