2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
2024rako tasak eta zerga-tasak
Cabredoko Udalak, 2024ko ekainaren 26an egin bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen 2024ko tasak eta zerga-tasak ezartzeko erabakia.
Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ean. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratu egiten dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.
–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,35.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,1eko udal indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.
–Tasei dagokienez, erabaki da 2023ko tarifa berak uztea.
- Ur tasak:
- Urteko kanon finkoa: 25,00 euro.
- Kontsumituriko m³ bakoitza: 0,19 euro.
- Udalaren hilerria. Ehorzketarako erabiltzeko kontzesio administratiboa:
- Agiriak luzatu eta tramitatzea:
- Ziurtagirien jaulkipena: 1,50 euro.
- Agiri konpultsatuak: 0,75 zentimo.
- Lurzati-zedulak: 1,50 euro.
- Ordainagirien eta kontribuzioen kopiak: 1,20 euro.
- Katastroko kopiak eta katastroko orriak: 1,50 euro.
–Erabaki honetan zehazten ez diren gainerako tasak aurreko ekitaldietan bezala mantentzen dira.
Cabredon, 2024ko irailaren 5ean.–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: L2413010