2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARRALDA
3/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Garraldako Udalak, 2024ko irailaren 9an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 3/2024 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Garraldan, 2024ko irailaren 11n.–Alkatea, Begoña Munárriz Guezala.
Iragarkiaren kodea: L2413229