2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzako makinak biltegiratzeko nabea
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkezten ahal dituzte.
Sustatzailea: Francisco Javier Istúriz Guembe.
Jarduera: nekazaritzako makinak biltegiratzeko nabea instalatzea.
Tokia: 2. poligonoko 616. lurzatia.
Aplikatzen den araudia: abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikulua eta hurrengoak (foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak).
Oibarren, 2024ko irailaren 4an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2413067