189. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa, Udalaren San Gregorio zahar etxearen estatutuetan. Hasierako onespena

Udal honek, 2024ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar etxearen estatutuen proiektua.

Hura jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Buñuelgo Udalaren San Gregorio zahar etxearen estatutuen proiektua, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Proiektuaren testu osoa ikus daiteke Buñuelgo Udalaren egoitza elektronikoan (bunuel.es) eta iragarki-taulan.

Buñuelen, 2024ko irailaren 2an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2412755