2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Hirigintzako araudiaren 52. artikulua aldatzeko araudia, Allingo Udal Planean
Behin betiko onetsi da aldaketa egituratzailea egitea Allingo Udal Planean, 52. artikuluan. Allingo Udalak sustatu du, eta aipatutako aldaketa onetsi zen Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 1eko 52E/2024 Foru Aginduaren bidez, eta argitaratu zen 2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29an.
Hartara, argitara ematen da onetsitako aldaketari dagokion araudia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legean, 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan, 79.1. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Amillaon, 2024ko abuztuaren 29an.–Alkatea, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2412687