189. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa funtsezkoa. Kafetegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela, Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak.

Espediente zenbakia: 176-2024.

Sustatzailea: Iciar Ochoa Santos.

Jarduera: kafetegi jarduera aldatzea.

Tokia: Aralar kalea 41, behea, Lekunberri; 13. poligonoko 135. lurzatia.

Lekunberrin, 2024ko irailaren 3an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2412820