189. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

126C/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila PLANIGER SA enpresaren (lehengo AMMA) hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa.

Ikusita PLANIGER SA (lehengo AMMA)-(kodea: 31101741012020) enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioaren testua , zeina 2024ko ekainaren 27an enpresako eta sindikatuen eta enpresarien ordezkariek sinatu baitzuten eta erregistro honetan sartu baitzen.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea PLANIGER SA (lehengo AMMA)-(kodea: 31101741012020) enpresaren hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko uztailaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

AKORDIOA, PLANIGER SA ENPRESAREN IRUÑEKO LANTOKIETAKO HITZARMEN KOLEKTIBOAREN BATZORDE PARITARIOAK HARTUTAKOA

1. artikulua. Funtzio-, langile- eta lurralde-eremua.

PLANIGER SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren ondorio ultra aktiboa luzatzeko akordio hau aplikatuko zaie AMAVIR taldean soilik Iruñean dituen lantokietan lan egiten duten langile guztiei, hain zuzen, honako hauei: AMAVIR OBLATAS, AMAVIR ARGARAY eta AMAVIR MUTILVA. Hala, aplikatuko zaie bai aldi baterako egonaldietarako, bai egonaldi iraunkorretarako edo eguneko zentroetarako. Hitzarmen honetan aurreikusitako baldintzak ez zaizkie aplikatuko ez Asistencial Betelu enpresan, ez Asistencial Ibañeta enpresan, ez zerbitzu zentraletako langileei, ez zentro horietako zuzendaritza organoei ere.

2. artikulua. Iraupena eta ondorioak.

PLANIGER SAk Iruñean dituen lantokietako hitzarmen kolektiboaren ondorio ultra aktiboa luzatzeko akordio honek 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era arte iraunen du, eta haren baldintza konbentzional guztiak erabat indarrean eta aplikagarriak izanen dira, bai hasierakoak, bai eta ondoren hitzarmenean txertatuko direnak ere.

Indarraldia galduko dute, soilik, hitzartutako epea amaitzen denean edo Nafarroan Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko goragoko eremuko probintziako hitzarmen kolektiboa onetsi eta argitaratzen denean, kontrakorik itundu ezean.

Akordio hau hitzarmen kolektiboaren batzorde paritarioko kideek sinatzen dute, hain zuzen, honako hauek:

Langileen aldetik:

1. Carmen Iglesias andrea.

2. Belén Orcaray andrea.

3. Virginia Bañales andrea.

Enpresaren aldetik:

4. Marián Bautista andrea.

5. Manuel Piquer jauna.

Aztertzeko beste ezer ez dagoenez, akordio-akta hau egin da, eta bertaratuek sinatu dute, goiburuan adierazitako tokian eta egunean, ados daudela adierazteko.

Iruñean, 2024ko ekainaren 27an.

Iragarkiaren kodea: F2412260