189. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Xehetasun-azterketa, Eultza sektoreko 1.2.1 lurzatian. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2024ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Eultzako Jaurerriko Planeko UE2ko 1.2.1 lurzatian, High Innovation Miramadrid SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egon zen, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta epe horretan inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Barañainen, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2412745