2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAGOREKO KONTZEJUA
Ordenantza, herri-larreen aprobetxamendua arautzen duena
Nagoreko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko ekainaren 29an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, Nagoreko Kontzejuko herri-larreen aprobetxamendua arautzen duena.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, eragozpen edo oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko da Nagoreko Kontzejuko herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Nagoren, 2024ko irailaren 10ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Huarte Ilarraz.
Iragarkiaren kodea: L2413157