189. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2024ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak, eta argitara eman ziren 2024ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, kapituluka, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2024-1 ALDAKETA

Aparteko kredituaren espedientea; hona hemen laburpena:

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 9.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 9.900,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Gastu orokorretako gerakina: 9.900,00 euro.

2024-2 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea; hona hemen laburpena:

GASTUAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 4.500 euro.

Finantzaketa:

1. kapitulua.-Gastuetako beheititzea: 4.500,00 euro.

2024-3 ALDAKETA

Aparteko kreditua gaitzeko espedientea; hona hemen laburpena:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 3.200,00 euro.

Finantzaketa:

1. kapitulua.-Gastuetako beheititzea: 3.200,00 euro.

Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko irailaren 5ean.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2413066