2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Aldaketa, Trafikoa arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2024ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Arangurengo Udalaren Trafikoa arautzen duen ordenantzan.
Onetsitako ordenantzaren aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mutiloan, 2024ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2412857