2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETAIU
1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an, 2024ko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onesten dira aurrekontu-aldaketa horiek, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatzen da, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
1.–Aparteko kreditua:
1 9200 6090005 Plaka fotovoltaikoak (obrak eta instalazioa): 11.720 euro.
Finantzaketa:
1 7508003 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 6.446 euro.
1 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.274 euro.
Etaiun, 2024ko irailaren 4an.–Alkatea, María Begoña Fernández Salinas.
Iragarkiaren kodea: L2413070