1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
125C/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako Sando Gestion SL enpresaren (Domus VI-Mentalia Pamplona lantokia, Olaben) hitzarmen kolektiboaren 2024. eta 2025. urteetarako soldatak berrikusteari buruz erdietsitako Akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ikusita Sando Gestion SL enpresaren (Domus VI-Mentalia Pamplona lantokia, Olaben) 2024. eta 2025. urteetarako soldatak berrikusteari buruz erdietsitako Akordioaren testua (zenbaki-kodea: 31101851012021), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2024ko uztailaren 3an, eta 2024ko maiatzaren 20 sinatu baitzuten enpresaren eta sindikatuen ordezkariek.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan-akordio kolektiboak eta berdintasun-planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko uztailaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
SANDO GESTION SL ENPRESAREN OLABEKO MENTALIA PAMPLONA LANTOKIRAKO HITZARMEN KOLEKTIBOKO BATZORDE PARITARIOAREN 1. BILERAREN AKTA (NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA, 2024KO OTSAILAREN 27KOA)
Olaben, 2024ko maiatzaren 20an.
Olaben, 2024ko maiatzaren 20an, 12:45ean, alderdi guztiek behar bezala deituta, eta elkarri aitortuta solaskideak direla, ondoren aipatzen diren pertsonak bildu dira Sando Gestión Social SL enpresaren hitzarmen kolektiboko Batzorde Paritarioaren 1. bilera egiteko, Olabeko Mentalia Pamplona lantokirako.
PARTE-HARTZAILEAK:
Enpresaren aldetik:
–Iratxe Ojer Campos andrea, Olabeko Mentalia Pamplona lantokiko zuzendaria.
–Lucía del Campo Redondo andrea, DomusVi Negoziazio Kolektibo eta Sindikatu Gaietarako zuzendaria.
–Mónica Reyes Ponce andrea, egoitzetako, osasun mentaleko eta desgaitasuneko DomusVi eskualdeko zuzendaria
Langileen aldetik:
–Sara Echeverría Vela andrea (UGT).
–Rebeca García Zamora andrea (UGT).
–Tomás González García jauna (UGT).
–Carmen Iglesias Araujo andrea (UGTko aholkularia).
Alde horretatik, bi aldeek
ADIERAZTEN DUTE:
I.–Sando Gestión Social SL enpresaren II. hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioko kide gisa jarduteko gaitasuna eta legitimazioa aitortzen diotela elkarri, Olabeko Mentalia Pamplona lantokirako, bat etorriz aplikatu beharreko legeriarekin eta aipatutako hitzarmeneko 48. artikuluan xedatutakoarekin.
II.–UGT sindikatuak erreferentziazko hitzarmen kolektiboko soldata-taulekin (I. eranskina) eta batzordearen berezko eginkizunekin lotuta egindako bilera-eskaerari erantzunez, bi ordezkaritzek
ERABAKITZEN DUTE:
Lehenengoa.–Soldata-taulak.
2024. eta 2025. urteetarako soldata-tauletako aldagaiak eguneratzeko eskaera berrikusi ondoren, batzorde paritarioak, II. hitzarmen kolektiboa zaintzeko eta betetzeko eginkizunak betez, berrikusi eta eguneratu ditu Olabeko Mentalia Pamplona lantokiko II. hitzarmen kolektiboko soldata-tauletako aldagaiak (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2024ko otsailaren 27koa). Aldagai horiek 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira (I. eranskina).
Beste aztergairik ez dagoenez eta ados daudela adierazteko, bertaratutakoek batzorde paritarioko kide gisa sinatu dute, ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
ENPRESAREN ALDETIK LANGILEEN ALDETIK
I. ERANSKINA.–2024. URTERAKO SOLDATA-TAULAREN ALDAGAI EGUNERATUAK
Aldagaiak 2024ko maiatzaren 20an eguneratuta
LANBIDE KATEGORIA | OINARRIZKO SOLDATA | ANTZINATASUNA | JAIEGUNA / IGANDEA | GAUEKO ORDUA | JAIEGUN BEREZIAK |
ADMINISTRATZAILEA | 2.104,86 | 21,28 | 21,25 | 4,17 | 67,99 |
KUDEATZAILEA | 2.104,86 | 21,28 | 21,25 | 4,17 | 67,99 |
ZUZENDARIA | 2.104,86 | 21,28 | 21,25 | 4,17 | 67,99 |
MEDIKUA | 1.793,02 | 21,28 | 21,25 | 3,55 | 57,93 |
GOI MAILAKO TITULUDUNA | 1.793,02 | 21,28 | 21,25 | 3,55 | 57,93 |
EGOITZAKO GAINBEGIRALEA | 1.568,88 | 21,28 | 21,25 | 3,11 | 50,69 |
ERIZAINA | 1.568,88 | 21,28 | 21,25 | 3,11 | 50,69 |
GIZARTE-LANGILEA | 1.456,84 | 21,28 | 21,25 | 2,88 | 47,07 |
FISIOTERAPEUTA | 1.456,84 | 21,28 | 21,25 | 2,88 | 47,07 |
TERAPEUTA OKUPAZIONALA | 1456,84 | 21,28 | 21,25 | 2,88 | 47,07 |
ERDI-MAILAKO TITULUDUNA | 1.425,87 | 21,28 | 21,25 | 2,82 | 46,06 |
GOBERNANTA | 1.204,66 | 21,28 | 21,25 | 2,38 | 38,93 |
JARDUERA SOZIOKULTURALETAKO TEKNIKARIA | 1.180,02 | 21,28 | 21,25 | 2,34 | 38,12 |
MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALA | 1.180,02 | 21,28 | 21,25 | 2,34 | 38,12 |
ADMINISTRARI-OFIZIALA | 1.180,02 | 21,28 | 21,25 | 2,34 | 38,12 |
GIDARIA | 1.161,05 | 21,28 | 21,25 | 2,30 | 37,51 |
GEROKULTOREA-ZAINTZAILEA | 1.161,05 | 21,28 | 21,25 | 2,30 | 37,51 |
SUKALDARIA | 1.161,05 | 21,28 | 21,25 | 2,30 | 37,51 |
LOREZAINA | 1.140,70 | 21,28 | 21,25 | 2,26 | 36,85 |
MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA | 1.140,70 | 21,28 | 21,25 | 2,26 | 36,85 |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | 1.140,70 | 21,28 | 21,25 | 2,26 | 36,85 |
ATEZAINA-HARRERAGILEA | 1.140,70 | 21,28 | 21,25 | 2,26 | 36,85 |
GARBITZAILEA-LISATZAILEA | 1.052,43 | 21,28 | 21,25 | 2,08 | 34,00 |
SUKALDEKO LAGUNTZAILEA | 1.052,43 | 21,28 | 21,25 | 2,08 | 34,00 |
HAINBAT LANBIDETAKO LAGUNTZAILEA | 1.052,43 | 21,28 | 21,25 | 2,08 | 34,00 |
KUALIFIKAZIORIK GABEKO LANGILEAK | 1.052,43 | 21,28 | 21,25 | 2,08 | 34,00 |
2025. URTERAKO SOLDATA-TAULAK, ALDAGAIAK EGUNERATUTA
Aldagaiak eguneratuta 2024ko maiatzaren 20an
LANBIDE KATEGORIA | OINARRIZKO SOLDATA | ANTZINATASUNA | JAIEGUNA / IGANDEA | GAUEKO ORDUA | JAIEGUN BEREZIAK |
ADMINISTRATZAILEA | 2.168,01 | 21,81 | 21,78 | 4,31 | 69,69 |
KUDEATZAILEA | 2.168,01 | 21,81 | 21,78 | 4,31 | 69,69 |
ZUZENDARIA | 2.168,01 | 21,81 | 21,78 | 4,31 | 69,69 |
MEDIKUA | 1.846,81 | 21,81 | 21,78 | 3,67 | 59,38 |
GOI MAILAKO TITULUDUNA | 1.846,81 | 21,81 | 21,78 | 3,67 | 59,38 |
EGOITZAKO GAINBEGIRALEA | 1.615,95 | 21,81 | 21,78 | 3,21 | 51,96 |
ERIZAINA | 1.615,95 | 21,81 | 21,78 | 3,21 | 51,96 |
GIZARTE-LANGILEA | 1.500,54 | 21,81 | 21,78 | 2,98 | 48,25 |
FISIOTERAPEUTA | 1.500,54 | 21,81 | 21,78 | 2,98 | 48,25 |
TERAPEUTA OKUPAZIONALA | 1500,54 | 21,81 | 21,78 | 2,98 | 48,25 |
ERDI-MAILAKO TITULUDUNA | 1.468,65 | 21,81 | 21,78 | 2,92 | 47,21 |
GOBERNANTA | 1.240,80 | 21,81 | 21,78 | 2,47 | 39,90 |
JARDUERA SOZIOKULTURALETAKO TEKNIKARIA | 1.215,42 | 21,81 | 21,78 | 2,42 | 39,08 |
MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALA | 1.215,42 | 21,81 | 21,78 | 2,42 | 39,08 |
ADMINISTRARI-OFIZIALA | 1.215,42 | 21,81 | 21,78 | 2,42 | 39,08 |
GIDARIA | 1.195,88 | 21,81 | 21,78 | 2,38 | 38,45 |
GEROKULTOREA-ZAINTZAILEA | 1.195,88 | 21,81 | 21,78 | 2,38 | 38,45 |
SUKALDARIA | 1.195,88 | 21,81 | 21,78 | 2,38 | 38,45 |
LOREZAINA | 1.174,92 | 21,81 | 21,78 | 2,34 | 37,77 |
MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA | 1.174,92 | 21,81 | 21,78 | 2,34 | 37,77 |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | 1.174,92 | 21,81 | 21,78 | 2,34 | 37,77 |
ATEZAINA-HARRERAGILEA | 1.174,92 | 21,81 | 21,78 | 2,34 | 37,77 |
GARBITZAILEA-LISATZAILEA | 1.084,00 | 21,81 | 21,78 | 2,16 | 34,85 |
SUKALDEKO LAGUNTZAILEA | 1.084,00 | 21,81 | 21,78 | 2,16 | 34,85 |
HAIBAT LANBIDETAKO LAGUNTZAILEA | 1.084,00 | 21,81 | 21,78 | 2,16 | 34,85 |
KUALIFIKAZIORIK GABEKO LANGILEAK | 1.084,00 | 21,81 | 21,78 | 2,16 | 34,85 |
Iragarkiaren kodea: F2412259