189. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Xehetasun-azterketa, 12. poligonoko 292. eta 293. lurzatietan. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2023ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Orikaingo 12. poligonoko 292. eta 293. lurzatietan, Maquinza SAk sustatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkabarten, 2024ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2413102