189. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZOLINAKO KONTZEJUA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Zolinako Kontzejuak, 2024ko maiatzaren 16an egin bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Zolinako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Iragarkia jendaurrean jarri zen iragarkia argitaratuta 2024ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11n, eta Zolinako Kontzejuaren iragarki-taulan.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo, eta argitara ematen da haren testu osoa, eraginkortasun juridikoa izan dezan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Mutiloan, 2024ko abuztuaren 22an.–Kontzejuko burua, Aitor Larrainzar Marco.

ALDAKETA

II. KAPITULUA.–LABORANTZAKO HERRI-LURREN APROBETXAMENDUA

1. ATALA.–LEHENTASUNA DUTEN HERRITARRENTZAKO APROBETXAMENDUAK

19. artikulua. Aprobetxamendu modu honen bidez herri-lurrak hartzen dituzten onuradunek kanon hauek ordainduko dituzte:

Lehorreko lurrak: 15 euro erreguko eta urteko. Urtero eguneratuko da, gehienez ere KPIarekin. Nolanahi ere, kanonak izan beharko du Zolinako Kontzejuak hartzen dituen kostuak berdintzeko bezainbatekoa, gutxienez.

2. ATALA.–HERRITARREI ZUZENEAN ADJUDIKATZEKO APROBETXAMENDUAK

27. artikulua. Aprobetxamendu modu honen bidez herri-lurrak hartzen dituzten onuradunek kanon hauek ordainduko dituzte:

Lehorreko lurrak: 28 euro erreguko eta urteko. Urtero eguneratuko da, gehienez ere KPIarekin.

Iragarkiaren kodea: L2412750