2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 78. eta 79. lurzatietan. Behin betiko onespena
Los Arcosko Udalak, 2024ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23an, iragarki bat argitaratu zen, 5. poligonoko 78. eta 79. lurzatietarako (La Carrera kalea 28) xehetasun-azterketari buruzkoa (haren sustatzailea 140803K espedientean ageri da). Argitaratu zenetik 20 egun igarota, behin betiko onesten da xehetasun-azterketa hori.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 eta 79. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Los Arcosen, 2024ko irailaren 4an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2413073