141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

68/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, kultur mezenasgoaren lehentasunezko jarduerak ezartzen dituena 2022. urterako.

69/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, Ameskoabarreneko Udalaren Gollaoko Kontzejua iraungitzen duena.

70/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

AKATS ZUZENKETA, maiatzaren 11ko 43/2022 Foru Dekretuarena. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

183/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, DYA Errepideko Laguntza Elkarteak Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluan izanen duen ordezkaria izendatzen duena.

42/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Itziar Sagasti Hermoso andrea Plangintza Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

236E/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Patricia Serra Arbeloa andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako.

920E/2022 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez xedatzen baita kargutik kentzea Inés García Huarte andrea, Plantillaren eta Espediente Pertsonalen Unitateko burua, berak hala eskatu baitu.

921E/2022 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Juana M.ª Zabalza Arizcuren andrea izendatzen baita Plantillaren eta Espediente Pertsonalen Unitateko buru bitarte baterako.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1599/2022 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen hamabi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

1724/2022 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara 16020493G NANa duen pertsonak, Nafarroako Foruzaingoko agenteen 57 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia dela-eta, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (164/2022 prozedura arrunta).

1747/2022 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Gerardo Rubio Gil jaunak, Nafarroako suhiltzaile lanpostuan sartzeko deialdia dela-eta, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (182/2022 prozedura arrunta).

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

9502E/2022 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 319E/2022 Ebazpena. DDBN identifikazioa: 611394.

64/2022 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten duena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuan aritzeko. Bekadunak Espainiako agintariek emandako edo homologatutako Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua edo Lan Harremanen eta Giza Baliabideen gradua izan beharko du. DDBN identifikazioa: 633937.

90/2022 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira toki erakundeei laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak, naturaguneen erabilera publiko jasangarria sustatzeko 2022an. DDBN identifikazioa: 634265.

1204/2022 EBAZPENA, 2022ko ekainaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, 2022-2023 ikasturtean doktoretza-tesi bat UPPAren eta NUPen artean kotutoretzan egiteko prestakuntzaldiko ikertzaileak kontratatzeko deialdia onesten duena, eta horretarako gastua baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 636081.

1225/2022 EBAZPENA, 2022ko ekainaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Espainiako unibertsitate sistema birkualifikatzeko 2021etik 2023rako dirulaguntzen deialdi osagarria onesten duena. DDBN Identifikazioa: 635977.

1.7. BESTELAKOAK

41/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, gutxieneko zerbitzuak ezartzen dituena Tele Taxi San Fermín enpresan 2022ko uztailaren 1etik aurrera deitutako grebarako, zeina 7:00etan hasiko baita, mugarik gabe eta lanegun guztietan egun horretatik aurrera.

243/2022 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ikastetxe berriak atxikitzen baitzaizkio hezkuntza emozionala eta tratu ona ezartzeko eta bizikidetza hobetzeko LAGUNTZA programari, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan.

182E/2022 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez bidezkoa baita Alcanza Outsourcing SLk jarraian aipatzen den proiekturako abiatutako espedientea iraungi dela deklaratzea: Transformazio zentro berri bat eta “Ultzama-Ostitz” izeneko 13,2 kV-eko linearen saihesbidea instalatzeko proiektua, Ostizko (Nafarroa) OS.1.1 exekuzio unitatearen urbanizaziorako, Odietako udal-mugartean.

JENDAURREKO INFORMAZIOA: Nafarroako EGEF 2021-2027 programaren ingurumen azterketa estrategikoa.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Deialdia, hautaproben bidez eratzeko izangai zerrenda bat, irakasle lanpostuan sortzen diren beharrak aldi baterako kontratazioarekin betetzeko, espezialitate hauetan: gitarra, saxofoia, klarinetea, tronboia, gaita, musika-hizkuntza, perkusioa, pianoa, tronpeta eta zeharkako flauta

IRUÑA

Deialdia, euskara teknikari lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Deialdia, euskara itzultzaileen 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

GARES

Deialdia, kontu-hartzaile lanpostua, A mailakoa, oposizio murriztu bidez betetzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 932. lurzatian. Behin betiko onespena

CABREDO

Xehetasun-azterketa, Cabredoko AA-28 unitateko lerrokadurak aldatzeko, isiltasun positiboagatik. Hasierako onespena

LIZARRA

Telelana arautzeko erregelamendua onestea

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena, alkatea kanpoan izateagatik

LEKUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, industria-lurzoruaren ordenantzaren esparruan (5. ordenantza). Behin betiko onespena

LESAKA

EskrIbonea eraikinaren beheko solairuan dauden lanerako espazio partekatuei edo coworking-ei dagozkioen erabilera eta prezioak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

UHARTE ARAKIL

Kalifikazio juridikoa aldatzea eta soberako lurzati izendatzea Errekabitarte aldeko bide-zati bat, 1. poligonoko 834. lurzatiaren hegoaldean. Hasierako onespena

DEIERRI

UE-ARA-7 unitatearen birpartzelazio proiektua Arandigoienen. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GARRAIOETAKO, MUGIKORTASUNEKO ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA-ADIF ABIADURA HANDIA

JENDAURREKO INFORMAZIOA, ondorengo proiektuaren okupatzeko beharra deklaratzeko: “Zaragoza - Iruña (Nafarroa) abiadura handiko linearen plataforma eraikitzeko proiektua aldatzeko oinarrizko proiektua. Tartea: Castejón - Iruñerria. Azpitartea: Tafalla (H) -Tafalla”

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ARIBE

Orden de ejecución en calle Santa María, 35