141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

183/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, DYA Errepideko Laguntza Elkarteak Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluan izanen duen ordezkaria izendatzen duena.

Bolondres lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 21. artikuluak Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren osaera arautzen du.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abenduaren 2an emandako 151/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kideak izendatu ziren. Horien artean, DYA Errepideko Laguntza Elkartearen ordezkari gisa, Alejandra Martínez Torre andrea izendatu zen.

2022ko ekainaren 15ean, DYA Errepideko Laguntza Elkarteak Javier Mendía Torres jauna izendatzeko proposamena aurkeztu dio Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalari, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluan elkartearen ordezkaria izan dadin, Alejandra Martínez Torre andrearen ordez.

Adierazitakoaren ondorioz, Bolondres lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Javier Mendía Torres jauna Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluko kide izendatzea, DYA Errepideko Laguntza Elkartearen ordezkari gisa, Alejandra Martínez Torre andrearen ordez.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau Javier Mendía Torres jaunari eta Alejandra Martínez Torre andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 23an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2209328