141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren ordezkapena, alkatea kanpoan izateagatik

Udal honen alkateak 2022ko ekainaren 24ko 2022/329 Ebazpen bidez ezarri zuen:

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak xedatzen duena.

Kontuan harturik alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea, izendapenaren hurrenkeraren arabera.

Kontuan harturik alkatea herritik kanpo egongo dela 2022ko uztailaren 4tik 10a arte (biak barne).

Guzti hori kontuan hartuta, alkatetza honek

EBATZI DU:

1. 2022ko uztailaren 4tik 10a arte, biak barne, Lur Iosu Larraza Lopez zinegotziaren esku uztea alkatetzaren eginkizun guztiak.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2209362