141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Kalifikazio juridikoa aldatzea eta soberako lurzati izendatzea Errekabitarte aldeko bide-zati bat, 1. poligonoko 834. lurzatiaren hegoaldean. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2022ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, aldeko sei botorekin eta parte-hartzearen ondoriozko abstentzio batekin:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea, soberako lurzati izendatzeko eta ondare-ondasun gisa sailkatzeko, ondoren zuzenean saltzeko Sainz Betelu ahizpei eta Claudio Sainz mugakideei, honako finka hau:

Errekabitarte eremutik igarotzen den bidearen zati bat, eta, beraz, Uharte Arakilgo 1. poligonoko 834. lurzatiaren hegoaldean dagoen eta 12,02 m² inguruko azalera duen triangelu formako lursaila.

Triangelu horrek iparraldean 834. lurzatian dauden eraikuntzetako bat du muga; ekialdean, 834. lurzatian dauden bi eraikuntzetako beste bat; eta hegoaldean eta mendebaldean, Errekabitarte kalea bera, haren zati baita.

L2209065_0.pdf

Bigarrena.–Udalaren Ondasunen Inbentarioko Liburuan jasotzea eremu hori soberakintzat kalifikatuta dagoela eta ondare-ondasun gisa sailkatuta dagoela, eta Jabetza Erregistrora eramatea, aldaketa hori jasota gera dadin, dagozkion erregistro-idazpenen edo -oharren bidez.

Hirugarrena.–Salmenta 787,31 euroko prezioan eginen da, zergak kenduta, eta baldintza honekin: soberako lurzati hori Uharte Arakilgo 1. poligonoko 834. finka mugakideari gehituko zaio, zeina Sainz Betelu ahizpen titulartasunekoa baita.

Laugarrena.–Zuzeneko besterentze hori eskrituratzea salerosketa bidez. Salerosketa horri dagozkion zerbitzu-sarien gastuak erosleen kargura izanen dira.

Bosgarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Seigarrena.–Alkateari ahalmena ematea aurreko erabakiak gauzatzeko behar diren agiriak sina ditzan.

Zazpigarrena.–Dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Uharte Arakilen, 2022ko ekainaren 20an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2209065