141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, industria-lurzoruaren ordenantzaren esparruan (5. ordenantza). Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, industria-lurzoruaren ordenantzaren esparruan (5. ordenantza).

Hasierako onespen hori argitaratu zen 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an, eta jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, eta inork ez du egin erreklamazio, kexa edo oharrik. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da ordenantza arautzailea.

Hura behin betiko onetsita, bidezko da haren testu osoa argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lekunberrin, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209657