141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1724/2022 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara 16020493G NANa duen pertsonak, Nafarroako Foruzaingoko agenteen 57 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia dela-eta, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (164/2022 prozedura arrunta).

16020493G NANa duen pertsonak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, berak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 68E/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ezespenaren aurka. Izan ere, ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Nafarroako Foruzaingoko agenteen 57 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 6ko 1002/21 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia) kalifikazio epaimahaiak hartutako erabaki baten aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, hain zuzen, 2021eko azaroaren 18an hartutako erabakia, lehenengo ariketaren behin betiko emaitzak onetsi zituena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea 16020493G NANa duen pertsonak jarritako 164/2022 prozedura arruntean gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta 16020493G NANa duen pertsonari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 27an–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2209513