141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Deialdia, hautaproben bidez eratzeko izangai zerrenda bat, irakasle lanpostuan sortzen diren beharrak aldi baterako kontratazioarekin betetzeko, espezialitate hauetan: gitarra, saxofoia, klarinetea, tronboia, gaita, musika-hizkuntza, perkusioa, pianoa, tronpeta eta zeharkako flauta

Murchanteko Udalak, Alkatetzak 2022ko ekainaren 14an eman ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, hautaproben bidez eratzeko izangai zerrenda bat, Murchanteko Udalaren Musika Eskolan sortzen diren beharrak aldi baterako kontratazioarekin betetzeko musika eskola bereziko irakasle lanpostuan, espezialitate hauetan: gitarra, saxofoia, klarinetea, tronboia, gaita, musika-hizkuntza, perkusioa, pianoa, tronpeta eta zeharkako flauta.

Deialdi horren oinarriak eskuragarri daude www.murchante.es webgunean eta egoitza elektronikoan.

Murchanten, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2209361