141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

921E/2022 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez Juana M.ª Zabalza Arizcuren andrea izendatzen baita Plantillaren eta Espediente Pertsonalen Unitateko buru bitarte baterako.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horien 22.1 artikuluak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat beteko dira osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea, eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez bete bitartean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario Juana M.ª Zabalza Arizcuren andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Plantillaren eta Espediente Pertsonalen Unitateko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau Juana M.ª Zabalza Arizcuren andreari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2209153