141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

243/2022 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ikastetxe berriak atxikitzen baitzaizkio hezkuntza emozionala eta tratu ona ezartzeko eta bizikidetza hobetzeko LAGUNTZA programari, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan.

Hezkuntza Departamentuaren lehentasunezko helburuetako bat da eskola jazarpenaren eta ziberjazarpenaren prebentzioa. Bizikidetzarako Aholkularitzari eskatu zaion egiteko garrantzizkoenetako bat da hezkuntza komunitateko sektore guztiei aholkua ematea eta egiten zaizkion eskaerei erantzuna ematea gai hauetan: eskola jazarpena, indarkeria, tratu txarrak eta gatazken konponketa.

Datozen ikasturteetarako planteatu diren lan eta funtzionamendu estrategien artean dago ikasgeletara ekartzea hezkuntza emozionalaren inguruko hezkuntza dinamikak eta baliabideak.

Komenigarria da jazarpenaren prebentzioaren kontzeptua gainditzea, eta ikasgeletako ekintza tratu onaren sustapenera eta hezkuntza emozionalaren garapenera bideratzea, indarkeriazko jarrerak saihesteko helburu argiarekin.

Bizikidetza elkarrekin eraikitzen den hezkuntza-prozesutzat ulertu behar da. Prozesu horretan, pertsona guztiek elkar aberasten dute, bakoitzak bere baitako zerbait ekartzen duelako.

Hezkuntza emozionala geletan sartzeak zer emaitza dakarren ebaluatzeko, eta hezkuntza esparruan bizikidetza nola hobetzen den neurtzeko, proiektu pilotu bat jarriko da abian, tresna pedagogiko hau sartzeko aukera emanen duena.

Proiektu hau ikastetxe pilotuei zuzentzen zaie, zehazki, beren hobetze-proposamenen artean daukatenei eraldaketa pedagogikoaren prozesu batean sartzea, hezkuntza komunitate guztia inplikatuz, prozesuak ikastetxearen nortasunean eta hezkuntza proiektuan garrantzia eduki dezan.

Mundu emozionala hezkuntzaren espaziotik ulertu eta landu behar da, eta, hori helburu, Laguntza programatik planteatzen da horretarako espazioak sortzea. Nerabezarorako ibilbide emozional bat egiten da, aldi hori erdigunean jarriz, potentzialtasunez eta gauza liluragarriz beteriko etapa bat baita.

Nerabezaroa emozioen adierazpena da, emozioen eztanda, eta hori onartu, ulertu eta lagundu behar da. Horretan datza ikastetxe pilotuek abian jarri behar duten proiektu emozionalaren ibilbidea.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak abuztuaren 30ean eman 358/2021 Ebazpenaren bidez, LAGUNTZA programa onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hezkuntza emozionala eta tratu ona ezartzeko eta bizikidetza hobetzeko proiektu pilotua garatzearren.

Ikastetxe pilotuek proiektuan parte hartzea borondatezkoa izan da.

Beraz, zehaztu behar dira eranskinean 2022-2023 ikasturtetik 2024-2025 ikasturtera arte pilotutzan parte hartuko duten ikastetxe berriak.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eranskineko zerrenda onestea, non agertzen baitira 2022-2023 ikasturtean eta 2024-2025 ikasturtera arte Laguntza programaren pilotutzan parte hartzen hasteko izendatu diren ikastetxeak; izan ere, pilotutzak hiru ikasturte iraunen du.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Berdintasun eta Bizikidetza Atalera eta eranskinean ageri diren ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko ekainaren 21ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

HEZKUNTZA EMOZIONALAREN LAGUNTZA PROGRAMAKO IKASTETXE PILOTUAK BIGARREN HEZKUNTZAN, 2022-2023 IKASTURTETIK 2024-2025 IKASTURTERA

ZK.

IKASTETXEAREN KODEA

IKASTETXEA

MOTA

1

31008347

Berriozar DBHI

Publikoa

2

31008219

San Adriango Ega BHI

Publikoa

3

31008475

Agoitz DBHI

Publikoa

4

31004500

Padre Moret-Irubide BHI

Publikoa

5

31013185

Valle del Ebro BHI

Publikoa

6

31014131

Iruña Iñaki Ochoa de Olza DBHI

Publikoa

Iragarkiaren kodea: F2209245