141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

70/2022 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Hezkuntza Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak egindako txostenean adierazi du ezin dela horren aldeko txostenik egin. Era berean, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren txostena jaso da, eta bertan adierazten da planteatutako aldaketek plantilla organikoan bost lanpostu gehiago sartzea dakartela. Ondorioz, aurrekontuaren I. kapituluan gastu-igoera finkatuko da, eta aldi baterako kontratazioen tasa handituko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko ekainaren hogeita bian egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostuak amortizatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten den lanpostua amortizatzen da. Zuzkidura ekonomikoa du indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

–Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 38982 zenbakia duena.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

–Sistema informatikoetako goi mailako teknikariak: sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 39949, 39950, 39951, 39952, 7470 eta 39953 zenbakiak dituztenak.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

–Dietista-nutrizionistak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 39954 zenbakia duena.

3. artikulua. Dietista-nutrizionista lanpostuari lanpostu-osagarri bat esleitzea.

Dietista-nutrizionista lanpostuari % 34,55eko lanpostu-osagarria esleitzen zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko ekainaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2209205