141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1599/2022 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen hamabi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Azaroaren 25eko 85/2020 Foru Dekretuaren bidez (2020ko abenduaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 284. zk.), onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2020ko lan publikoaren eskaintza partziala, 2020. urtera luzatu den Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu batzuk sartu ziren, A mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emandako abenduaren 16ko 2966/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emandako maiatzaren 19ko 1500/2021 Ebazpenaren bidez, amaiera eman zitzaion Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari (2021eko ekainaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 135. zk).

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen hamabi lanpostu betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere. Lanpostuok sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

Hortaz, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik dauzkadan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen hamabi lanpostu sarrera prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta haren oinarriak.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, bai eta izendatutako epaimahaikideei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, ENPLEGUKO GOI MAILAKO TITULUDUNEN HAMABI LANPOSTU OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpleguko goi mailako tituludunen hamabi lanpostu, A mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak. Ebazpen honen II. eranskinean zehazten dira lanpostu zenbakiak, betebeharrak eta destinoak.

1.2. Deialdiko hamabi lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira:

–Bost lanpostu, txanda irekian.

–Sei lanpostu, igoera txandan.

–Lanpostu bat erreserba txandan, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenen pertsonendako erreserba txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako, dagokion txandakoei gehituko zaizkie, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkerari jarraikiz.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenen pertsonendako erreserba txandan eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horren izangaiekin lehian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, baldin eta deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez badituzte deialdiaren 8.1 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, Espainiako nazionalitatea duten eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta, hala behar bada, erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Unibertsitate titulu hauetako bat izatea: gradua, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura, edo horien baliokidetzat jotzen den beste titulu bat. Bestela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu horietako bat lortzeko moduan izatea.

Tituluak atzerrian lortuak badira, baliozkoturik edo homologaturik daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena lanbide arautuen esparruan eta Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko apartatuan adierazitako betebeharrez gainera, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoak izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak, eta ez egotea abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.

Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo beheragoko batekoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urteko benetako zerbitzualdia egin dutela kidego horretan.

2.1.3. Desgaitasuna duten pertsonendako erreserba txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Desgaitasuna duten pertsonendako erreserba txandako izangaiek, 2.1.1 apartatuan aipatzen diren betebeharrak betetzeaz gainera, % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Igoera txandako izangaiei dagokienez, aurrekotik salbuetsita dago borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintza. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dute baldintza hori, bai eta deialdiaren 8.1 apartatuan agiriak aurkezteko aurreikusten den epea bukatzen denetik lanpostuaren jabetza hartzeko unera arte ere.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez (https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa),“Enplegu publikorako deialdiak” atalean, deialdi honi dagokion aipamenean, hain zuzen.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiek egoki deritzen dokumentazioa aurkez dezakete eskaerarekin batera, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Bide telematikoz ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Tasa ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino hilabete lehenagotik gutxienez langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu aurreko paragrafoan adierazitako salbuespen egoera egiaztatzeko (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badu eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badu, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, aurrekoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 apartatuan aipatzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edota Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Hiru.–% 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organo eskudunak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Lau.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zehatzak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira (www.nafarroa.eus), deialdi honi dagokion aipamenetik abiatuta.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondotik izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik dagozkien eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: María Dolores Landa Lores andrea, goi mailako tituluduna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

–Ordezko epaimahaiburua: María Carmen Mayo Garate andrea, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

–Epaimahaikidea: Amaya Mena Zabala andrea, Programazioa Diseinatzeko Bulegoko burua, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

–Ordezko epaimahaikidea: Lourdes Alforja Sagone andrea, goi mailako tituluduna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

–Epaimahaikidea: Iñaki Aginaga Goikoetxea jauna, Orientazio Ataleko burua, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

–Ordezko epaimahaikidea: Ana Apaolaza Saez de Viteri andrea, Tafallako enplegu agentziako burua, Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

–Epaimahaikidea: Enrique Huarte Pozas jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Miguel Ángel Etayo Ganuza jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: María Alba Fernández García andrea, Inklusioaren, Babes Sozialaren eta Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, Eskubide Sozialetako Departamentua.

–Ordezko idazkaria: Ignacio Iriarte Aristu jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari tekniko nagusia.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman organo deitzaileari, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2023ko martxotik aurrera hasiko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du aditzera, baita oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskaeran azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba:

Teorikoa izanen da. Test motako 100 galderari –gehienez– erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Proba hau egiteko, 2 ordu izanen dira gehienez.

Probak egiteko ez da erabiltzen ahalko inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Lehenbiziko proba honetan, gehienez ere 40 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.2. Bigarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Erantzun laburreko 20 galdera garatu beharko dira idatziz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz.

Proba hau egiteko, 2 ordu izanen dira gehienez.

Probak egiteko ez da erabiltzen ahalko inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta kalkulagailurik, gailu elektronikorik, hiztegirik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Proba honetan, gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Kasu teoriko-praktiko bat edo batzuk garatu eta ebatzi beharko dira idatziz. Epaimahaiak proposatuko ditu kasuak, eta lotura izanen dute bai ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiekin bai lanpostuaren berezko eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren ezagutzekin.

Proba hau egiteko, 4 ordu izanen dira gehienez.

Epaimahaiak zehaztuko du zer material behar den proba egiteko, eta behar den denborarekin iragarriko du deialdiari dagokion web fitxan.

Proba honetan, gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.4. Bigarren eta hirugarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren aipamenean), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

7.–Gainditzen duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera eta lortutako puntuazioaren arabera banatuta. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egin daitezen.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horretan.

7.3. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan atera den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du gainditu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts, beste hainbeste izangai) aurkez ditzaten, ezartzen den bidea erabiliz, betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak:

a) Deialdiko 2.1.1.c) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

8.2. Tramite hori egin eta gero, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehenespen-ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehenespen-ordena.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, % 33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna duten izangaien salbuespena.

9.–Izendapena proposatzea eta agiriak aurkeztea.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan, probak gainditu eta eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak egonen dira.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da izendapen proposamen hori, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo arazo fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko aitorpena edo aitorpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zinpeko aitorpena edo promesa, adierazten duena Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, baldin eta igoera txandan parte hartzen badute, aurreko apartatuko dokumentazioaz gainera, jatorrizko administrazioan jarduneko zerbitzuan daudela frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

9.3. Epe horren barruan, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2 oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ez dira izendatzen ahalko, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan –7. eta 8 oinarrietan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko apartatutan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 9.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena egitea, lanpostu hutsak esleitzea eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, halaber, lanpostuak esleituko dira.

10.2. Izendapena egin eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean hartu beharko dute lanpostuen jabetza, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta nahitaezko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, galdu eginen ditu Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik bertatik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.5. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

11.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Interneten argitaratuko da, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, “Enplegu publikorako deialdiak” fitxan, deialdi honi dagokion aipamenean.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

2) Hautapen prozesu osoa gainditu ez duten eta lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, honako hauek osatua:

a) Hautapen prozesuko probaren bat gainditu duten izangaiak.

b) Hautapen prozesuko lehen probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez % 30 lortzen duten izangaiak.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko dira, bai hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, bai hautapen prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena, handienetik txikienera. Hautapen prozesu osoa gainditu ez duten eta lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan, berriz, irizpide hauek erabiliko dira ordena finkatzeko: lehenbizi, prozesuan gainditutako proba kopurua (proba gehien gainditzen dutenak aurretik), eta bigarrenik, gainditutako probetan lortutako puntuazio guztien batura, salbu eta aurreko apartatuko b) letran ezarritakoa; izan ere, kasu horretan lehenengo proban lortutako puntuazioa hartuko da aintzat.

Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan, 7. oinarrian proben puntuazioari eta zozketari buruz aipatzen direnak, hain zuzen. Goian aipatutako zozketa egin ez bada, hautapen prozesuaren momentu horretan eginen da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

12.3. Izangaiei lanerako deitu eta, hala badagokio, haiek kontratatzean, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

12.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuta.

Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

12.5. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2022ko ekainaren 15ean. Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. zatia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko oinarrizko araudia.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Europako Kontseilua. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Erkidegoko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, parlamentuaren kontrola eta parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: “Xedapen orokorrak”. II. titulua: I. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoa”. II. kapitulua, “Foru Administrazio Publikoaren antolaketa”. III. kapitulua, “Eskumenen erabileraren araubide juridikoa”. IV. kapitulua, “Kide anitzeko organoak”. III. titulua: I. kapitulua, “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa”. VI. titulua: I. kapitulua, “Pertsonen eskubideak”.

10. gaia.–Administrazio egintzak. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa: Administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa: Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduketa arau orokorrak; epe-mugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

12. gaia.–Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Administrazio egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa: exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

15. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

16. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

17. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

18. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

19. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa. Legearen xedea eta eremua. Berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Berdintasunerako politika publikoak. Aukera berdinekin lan egiteko eskubidea. Berdintasun-printzipioa enplegu publikoan. Tratu-berdintasuna ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean eta horietaz hornitzean. Berdintasuna enpresen gizarte erantzukizunean.

20. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

2. zatia.–Berariazko araudia.

21. gaia.–25/2021 Foru Dekretua, martxoaren 31koa, azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren. Xedapen orokorrak. Egitura organikoa. Araubide juridikoa.

22. gaia.–Nafarroako Osasun Plana (2021-2024). Helburu orokorra eta ardatz estrategikoak. Jarduteko eremu estrategikoak: Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna. Enplegu Politika Aktiboen Plana.

23. gaia.–2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua. I. kapitulua: norbanakoaren lan harremanak. Xedapen orokorrak. II. kapitulua: lan kontratuaren edukia (1., 2. eta 4. atalak). Kontratuaren iraupena. Kontratuak dakartzan eskubideak eta betebeharrak. Soldatak eta soldaten bermeak. III. kapitulua: lan kontratua aldatu, eten eta azkentzea (2., 3. eta 4. atalak). Bermeak, enpresaburua aldatzeagatik. Kontratua etetea. Kontratua azkentzea.

24. gaia.–Lan kontratua. Motak: definizioa, formalizazioa eta berariazko klausulak.

25. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. I. titulua. Gizarte Segurantzaren sistemako arau orokorrak. I. kapitulua: atariko arauak. II. kapitulua: Gizarte Segurantzaren sistemaren aplikazio eremua eta egitura. III. kapitulua: afilizazioa, kotizazioa eta diru bilketa. 1. atala: sisteman afiliatzea, eta sistema osatzen duten araubideetako altak, bajak eta datu aldaketak. IV. kapitulua: babes jarduna. 1. atala: Xedapen orokorrak.

26. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. II. titulua. Gizarte Segurantzako Araubide Orokorra. I. kapitulua: aplikazio eremua. II. kapitulua: enpresen inskripzioa eta afiliazioari, kotizazioari eta diru bilketari buruzko arauak. 1. atala: enpresen inskripzioa eta langileen afiliazioa. III. kapitulua: babes jardunaren alderdi erkideak. V. kapitulua: aldi baterako ezintasuna.

27. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. IV. kapitulua: Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezia.

28. gaia.–8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. III. titulua. Langabezia babesa.–3/2004 Errege Lege Dekretua, ekainaren 25ekoa, lanbide arteko gutxieneko soldataren arautegia arrazionalizatu eta haren zenbatekoa areagotzekoa; 2. artikulua: Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa (OAEAP).

29. gaia.–1369/2006 Errege Dekretua, azaroaren 24koa, behar ekonomiko bereziak eta lana aurkitzeko zailtasunak dituzten langabeak laneratzeko errenta aktiboaren programa arautzen duena.

30. gaia.–Errenta Bermatua. 15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena: I. kapitulua, II. kapitulua eta III. kapituluko 1. atala.

31. gaia.–3/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Enpleguaren Legearen testu bategina onartzen duena.

32. gaia.–7/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 16koa, Enplegu Sistema Nazionalaren zerbitzuen zorro komuna onartzen duena.

33. gaia.–ESS/381/2018 Agindua, Enplegu Sistema Nazionalaren zerbitzuen zorro komunaren protokoloak garatzeko gida teknikoa. 1. artikulua eta eranskina: Lanbiderako Orientabide Zerbitzuaren protokoloak. Lana Aurkitzeko eta Enpresei Aholkularitza Emateko Zerbitzuaren protokoloak.

34. gaia.–ESS/381/2018 Agindua, Enplegu Sistema Nazionalaren zerbitzuen zorro komunaren protokoloak garatzeko gida teknikoa. Eranskina: Enplegurako Prestakuntza eta Kualifikazio Zerbitzuaren protokoloak eta Autoenplegurako eta Ekintzailetzarako Aholkularitza Zerbitzuaren protokoloak.

35. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Lanbiderako Orientabide Zerbitzua kontratatzeko lizitazioa (argitalpen data: 2020ko uztailaren 3a). Baldintza-agiriak: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbiderako Orientabide Zerbitzua kontratatzeko baldintza bereziak.–Zerbitzua emateko kontratuaren baldintza teknikoak.

36. gaia.–2016/589 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 13koa, Europako enplegu zerbitzuen sareari buruz (EURES), langileak mugikortasun zerbitzuez baliatzeko moduari buruz eta lan merkatuen integrazioa hobetzeari buruz ari dena eta 492/2011 (EB) eta 1296/2013 (EB) erregelamenduak aldatzen dituena.–207/2019 Errege Dekretua, martxoaren 29koa, Espainiako EURES sarean kideak eta bazkideak onartzeko sistema nazionala arautzen duena.

37. gaia.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa. Sentsibilizazio, prebentzio eta detekzio neurriak. Genero indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa: Xedapen orokorrak. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. Laneratzearen eta autonomia ekonomikoaren sustapena eta etxebizitza eskuratzea.

38. gaia.–818/021 Errege Dekretua, irailaren 28koa, Enplegu Sistema Nazionalaren enplegua aktibatzeko programa komunak arautzen dituena.

39. gaia.–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Lanbide Heziketaren Sistema. II. titulua. Lanbide Heziketako eskaintzak.

40. gaia.–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzkoa. III. titulua. Lanbide Heziketaren izaera duala eta modalitateak. IV. titulua. Lanbide Heziketa ematea. V. titulua. Profil desberdineko irakasleak eta prestatzaileak.

41. gaia.–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzkoa. IV. titulua. Lan esperientziaren bidez edo beste bide ez-formal edo informal batzuen bidez eskuratutako lanbide gaitasunak egiaztatzea. VII. titulua. Lanbide orientazioa.

42. gaia.–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzkoa. VIII. titulua. Berrikuntza, ikerketa aplikatua eta ekintzailetza. IX. titulua. Atzerriko hizkuntzak ezagutzea eta Lanbide Heziketako Sistema nazioartekotzea.

43. gaia.–FSE+ estrategia (2021-2027). Lehentasunak: enplegua.–1069/2021 Errege Dekretua, abenduaren 4koa, 2021-2024 aldirako Enplegua Aktibatzeko Espainiaren Estrategia onartzen duena. I. kapitulua: sarrera. II. kapitulua: lan merkatuaren agertokia eta joerak. IV. kapitulua: ikuspegi estrategikoa. Helburu estrategikoak: berariazko helburuak eta proposatutako neurriak.

44. gaia.–Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia. 2021-2027 aldiko eguneraketa. 1.1. Sarrera: S3tik S4ra. 3.S4 estrategia: Lehentasunezko gaiak, fokuak eta lan ildoak. 4.Lehiakortasun faktoreak: zeharkako planak eta bideratutako planak.

45. gaia.–Espainiako hezkuntza sistema. Hezkuntza informazioa: hezkuntza sistema. Ikasleak: 1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 2. Batxilergoa 3. Lanbide Heziketa: Lanbide Heziketa hezkuntza sisteman: balio erantsia, antolaketa eta heziketa zikloen eskaintza.–Unibertsitateko irakaskuntzak.–Helduen prestakuntza.–Kirol irakaskuntzak.–Arte irakaskuntzak.–Hizkuntzen irakaskuntzak.–Espainiako hezkuntza sistemaren organigrama.–Atzerriko tituluen homologazioa.

46. gaia.–Hezkuntza Nafarroan. 1. Lanbide Heziketa: Lanbide Heziketako heziketa zikloak.–Enplegurako lanbide prestakuntza: enplegu egiaztagarriaren eskaintza. Enplegurako lanbide prestakuntzarako sarbidea: baldintzak, probak eta gako-gaitasunei buruzko ikastaroak. Gaitasunen ebaluazioa eta egiaztapena.–2. Unibertsitateaz kanpoko titulu eta ikasketen baliokidetasuna.–Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua: erreferentzia-maila komunak eta hizkuntza tituluen baliokidetasuna.

47. gaia.–Biztanleria aktiboaren inkesta. Estatistikako Institutu Nazionala. 1. Metodologia. Dokumentu metodologikoak, galdetegiak eta sailkapenak: inkestaren deskribapen orokorra. BAI 2021 (Helburuak. Eremu geografikoa. Populazioa. Erreferentzia aldiak. Definizioak) 2. Erregistratutako langabezia. Estatistikako Institutu Nazionala: kontzeptua.

48. gaia.–Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokia. Enpleguarekin lotutako eginkizunak, edukiak eta txostenak. Nafarroako enpleguaren bilakaeraren azterketak.–SEPEren lanbideen behatokia. Eginkizunak eta egitekoak: prestakuntza beharrei buruzko txostenak, profilak, lan merkatuari buruzko txostenak eta txosten sektorialak.

49. gaia.–4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzkoa, eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Atzerritarren eskubide eta askatasunak. II. titulua. Atzerritarren araubide juridikoa: Espainiako lurraldean sartzea eta bertatik irtetea. Egonaldia eta bizilekua baimentzea. Irabazizko jarduerak egiteko baimenak.

50. gaia.–1796/2010 Errege Dekretua, abenduaren 30koa, enplegu agentziak arautzen dituena. I. kapitulua. IV. kapitulua.–14/1994 Legea, ekainaren 1ekoa, aldi baterako laneko enpresak arautzen dituena.

51. gaia.–5/2000 Legegintzako Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onesten duena. Xedapen orokorrak. II. kapitulua: lan arloko arau-hausteak. Kontzeptua eta 3. ataleko 2. azpiatala: besteren konturako eta norberaren konturako langileen arau-hausteak. III. kapitulua: Gizarte Segurantzaren arloko arau-hausteak. Kontzeptua eta 2. atala: langileen edo parekoen, onuradunen eta prestazioen eskatzaileen arau-hausteak. VI. kapitulua: erantzukizunak eta zehapenak. 2. ataleko 4. azpiatala: enpleguaren eta Gizarte Segurantzaren arloko zigorrak langileei, eskatzaileei eta onuradunei.

52. gaia.–18/2014 Legea, urriaren 15ekoa, hazkuntza, lehiakortasuna eta efizientzia sustatzeko urgentziazko neurriak onartzen dituena. Gazte Bermea Sistema Nazionala (87. artikulutik 113. artikulura).–6/2016 Errege Lege Dekretua, abenduaren 23koa, Gazte Bermearen Sistema Nazionala bultzatzeko presako neurriena. –Ebazpena, 2021eko ekainaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Ekonomiako Estatuko Idazkaritzarena, Ministro Kontseiluaren 2021eko ekainaren 8ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, gazteentzako lan duinari buruzko Gazte Bermea Plus plana (2021-2027) onartu zen. 1. ardatza, Orientazioa: Helburua. 1. multzoa: ikas-ekinezko prestakuntza, lantegi-eskolen bidez. Neurriak. 2. multzoa: enplegurako prestakuntzaren eta enpresa sarearen jarduera koordinatua. Neurriak. 3. multzoa: lehentasunezko jardun sektoreak identifikatzea eta sustatzea. Neurriak. (2021eko ekainaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 151. zk.).

53. gaia.–Ebazpena, 2021eko ekainaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Ekonomiako Estatuko Idazkaritzarena, Ministro Kontseiluaren 2021eko ekainaren 8ko Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, gazteentzako lan duinari buruzko Gazte Bermea Plus plana (2021-2027) onartu zen. 2. ardatza, Prestakuntza 1. multzoa: orientazioaren eraginkortasuna areagotzea. Neurriak. 2. multzoa: gai zehatzetan espezializatutako orientazio zerbitzuak konfiguratzea. Neurriak. (2021eko ekainaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 151. zk.).

54. gaia.–Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta haien gizarteratzea: 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena. I. titulua, VI. kapitulua: lanerako eskubidea. 1., 2., 3. eta 4. atalak: Xedapen orokorrak. Ohiko enplegua. Enplegu babestua. Enplegu autonomoa.–Nafarroako Desgaitasunari buruzko Plana (2019-2025). Jarduketa eremua: lana eta lanbidea. 4.1, 4.2, 4.3 eta 4.4 ildo estrategikoak.

55. gaia.–2924E/2021 Ebazpena, uztailaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia onesten baita, langabeei zuzendutako lantegi-eskoletako programak gauzatzeko, 2022., 2023. eta 2024. urteetan eta Nafarroako Foru Komunitatean bakarrik (2021eko abuztuaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 198. zk.).

56. gaia.–319E/2022 Ebazpena, otsailaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten baitira pertsona kalteberei zuzendutako prestakuntza eta enplegu programa integratuak egiteko, 2022. eta 2023. urteetan (2022ko martxoaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 56. zk.).

57. gaia.–5634E/2021 Ebazpena, abenduaren 31koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, dirulaguntza publiko batzuk emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena. Dirulaguntza horiek “Lurralde proiektu berriak berrorekarako eta ekitaterako. Kolektibo zaurgarriak” inbertsioak finantzatuko dituzte, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2022ko otsailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 25. zk.).

58. gaia.–1316E/2022 Ebazpena, martxoaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, dirulaguntza batzuen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena. Dirulaguntza horiek “Landa eta hiri eremuetako emakumeei laguntzeko programa” finantzatuko dute, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. (2022ko martxoaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 65. zk.).

59. gaia.–Desgaitasuna duten pertsonendako enplegua sustatzea eta laguntzak ematea, Nafarroaren eremuan.–1. Desgaitasuna duten pertsonei lan merkatu arruntean laneratzea errazteko dirulaguntzak. 1414/2006 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, desgaitasunen bat duten pertsonen izaera ezartzen duena (2006ko abenduaren 16ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 300. zk.).–795/2013 Ebazpena, maiatzaren 16koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, desgaitasuna duten pertsonak lan merkatu arruntean sartzea errazteko dirulaguntzen deialdia onesten duena (2013ko maiatzaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 102. zk.).–208/2018 Ebazpena, otsailaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 795/2013 Ebazpenaren eranskinaren 2. oinarria aldatzen duena (2018ko apirilaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 73. zk.).–500E/2019 Ebazpena, apirilaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdia, bai eta aldatu ere haren oinarri arautzaileak, 795/2013 Ebazpenaren bidez onetsiak (2019ko maiatzaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 101. zk.).–53E/2020 Ebazpena, otsailaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, deialdia onesten duena (2020ko martxoaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 46. zk.).–1951E/2021 Ebazpena, maiatzaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, maiatzaren 16ko 795/2013 Ebazpena aldatzen duena (2021eko ekainaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 144. zk.).

60. gaia.–Desgaitasuna duten pertsonendako enplegua sustatzea eta laguntzak ematea, Nafarroaren eremuan.–2. Dirulaguntzak, desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak lan merkatu arruntean sartzeko, laneratze prozesuan lagun eginez: 973/2019 Ebazpena, irailaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Horren bidez dirulaguntzen deialdi bat eta horren oinarri arautzaileak onesten dira (2019ko urriaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 196. zk.).–3. Dirulaguntzak, desgaitasuna duten pertsonek enplegu lagundua izan dezaten lan merkatu arruntean: 155/2008 Ebazpena, maiatzaren 13koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Haren bidez, deialdia onetsi da eta deialdia arautzeko oinarriak ezarri dira (2008ko ekainaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 69. zk.); eta 209/2018 Ebazpena, otsailaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 1558/2008 Ebazpenaren eranskinaren 1. oinarria aldatzen duena (2018ko apirilaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 73. zk.).

3. zatia.–Lanbideko informazioa eta orientazioa.

61. gaia.–Lan merkatua: sektore eta jarduera ekonomikoak. 2011ko Lanbideen Espainiako Sailkapena (LES 2011). Lan harremanak. Indarreko legedia eta araudia: Lanaren Nazioarteko Erakundea (NLE). Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioa. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE).

62. gaia.–Lan merkatu berria. Teknologia berrien eragina (NNTT). Lan merkatuaren egungo egoera. Lan merkatuaren itxaropenak Espainian eta Nafarroan. Lanbide berriak eta lan egiteko modu berriak. Telelana. Sortzen ari diren sektoreak eta jarduerak. Eskariaren eta eskaintzaren arteko balantzea.

63. gaia.–Norbere konturako eta besteren konturako enplegua. Enpresa motak.

64. gaia.–Autoenplegua. Ekintzailetzarako gaitasunak.

65. gaia.–Psikologiako oinarrizko kontzeptuak. Terminologia. Korronte nagusiak.

66. gaia.–Laneko eta erakundeetako psikologiaren oinarrizko kontzeptuak.

67. gaia.–Garapen pertsonala eta profesionala (I). Jarduna: jardunaren kontzeptua. Rolaren berezko eta aparteko jokabideak. Lan jardunari buruzko ikuspegi teorikoak. Lan jardunaren baldintzatzaileak. Jardunaren neurketa eta balorazioa.

68. gaia.–Garapen pertsonala eta profesionala (II). Ikuspegi teorikoak lanbide helburuetarako eta garapen profesionalerako.

69. gaia.–Garapen pertsonala eta profesionala (III). Trantsizioak eta enplegagarritasuna karreraren garapenean: eraldaketa sozioekonomikoak eta lan merkatuaren prekarizazioa. Trantsizioei aurre egitea. Enplegagarritasunari eustea. Karreraren gaineko orientazioa bizitzan zehar, eskakizun eta errealitate soziolaboralak kontuan hartuta.

70. gaia.–Nortasuna: oinarrizko kontzeptuak eta teoria nagusiak.

71. gaia.–Adimena(k). Inteligentzia koefizientea (IK) adimen neurri gisa. Adimen anitzak.

72. gaia.–Adimen emozionala. Kontzeptuaren jatorria (Mayer eta Salovey), Daniel Goleman eta ondorengo beste eredu batzuk.

73. gaia.–Gaitasun emozionalak eta bizitza eta lan garapena. Adimen kognitibotik adimen anitzetara. Gaitasun emozionalak. Orientazioaren eginkizuna hezkuntza emozionalean. Laneko jarrera eta emozioak.

74. gaia.–Giza faktorearen integrazioa: gaitasunak. Lanbide-gaitasunak: kontzeptuak eta metodologia zehaztea. Giza baliabideen gaitasunen araberako kudeaketa.

75. gaia.–Lanaren esanahia. Lanaren esanahiaren dimentsioak. Lanarekin lotutako balioak: giza balioak eta balio kulturalak. Produktuari atxikitako balioak. Antolaketa balioak.

76. gaia.–Lanarekiko jarrerak: kontzeptuak zehaztea. Konfiantza. Inplikazioa. Konpromisoa. Laneko gogobetetzea.

77. gaia.–Faktore pertsonalek enpleguan eta lan bilaketan duten eragina. Dimentsio garrantzitsuak: autokontzeptua, autoirudia eta autoestimua. Atribuzio estiloa. Lorpen motibazioa eta itxaropenak. Erresilientzia.

78. gaia.–Laneko estresa: estresaren definizioa eta kontrola. Burnout edo neke profesionalaren sindromea. Ongizatearen mugak, lan inguruneko gizarte harremanen ondorioz: jazarpena lantokian (psikologikoa, fisikoa, sexuala eta sexuagatikoa). Prebentzioa eta esku hartzea indarkeriaren eta jazarpenaren aurrean.

79. gaia.–Langabezia: faktore psikosozialak. Ondorioak.

80. gaia.–Langileak hautatzea: hautapen eremuak. Prozesuak: prozedurak, ebaluatu beharreko alderdiak, probak, testak eta eskalak.

81. gaia.–Enplegurako eta prestakuntzarako lanbide informazioaren eta orientazioaren arloko kontzeptu garrantzitsuak.

82. gaia.–Lanbide orientazioko informazioa: kontzeptua eta metodoak.

83. gaia.–Lanbide orientazioa: kontzeptua, eginkizunak, oinarrizko printzipioak, ereduak eta ikuspegiak.

84. gaia.–Informazioaren kudeaketa eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera lanbide orientazioan: ahalmenak eta mugak. Lanbide orientazioko profesionalen jardunean duen garrantzia. Gaitasun teknologikoak eta orientazio zerbitzuaren erabiltzaileen izen ona eta aztarna digital positiboa eraikitzea.

85. gaia.–Lanbide orientazioko profesionalen profila: lanbide-gaitasunak, gaitasun teknikoak eta gaitasun pertsonalak.

86. gaia.–Lanbide orientazioko elkarrizketa: elkarrizketa motak. Taldekako eta lankidetzako esku hartzeak. Talde dinamika.

87. gaia.–Motibazioa eta errendimendua. Giza motibazioa, eta motibazioa aztertzeko ikuspegi teoriko nagusiak. Laneko motibazioa, eta laneko motibazioa aztertzeko ikuspegi teoriko nagusiak. Lanaren alderdi eta faktore motibatzaileak.

88. gaia.–Orientaziora eta aldaketa pertsonalera bideratutako esplorazio estrategiak. Esplorazio estrategia irekiak eta estandarizatu gabeak: bizitza historiak, bokazio txartelak eta portfolioak.

89. gaia.–Lan proiektua: oinarri teorikoak, kontzeptua eta ezaugarri nagusiak. Lan proiektu bati ekiteko uneak eta arrazoiak.

90. gaia.–Orientazio programa: Nire ibilbide profesionala eraikitzen (I). Oinarri teoriko-praktikoak. Programaren hartzaileak eta helburuak. Eraikuntza prozesuaren faseak: prestatzea eta egiteko erabakia hartzea. Hasierako helburu/jomuga profesionalak zehaztea. Ingurunea ezagutzea eta nork bere burua ezagutzea. Erabakiak hartzea. Azpiproiektuak eta ibilbideak estrategikoki planifikatzea. Lan proiektua ebaluatzea eta abiaraztea.

91. gaia.–Orientazio programa: Nire ibilbide profesionala eraikitzen (II). Prestakuntza eta lanbide ingurunea aztertzeari aplika dakizkiokeen estrategiak eta teknikak. Autodiagnostikorako estrategiak eta teknikak: bizitzako kontakizunak. Potentzialtasunak. Gaitasunen balantzea.

92. gaia.–Orientazio programa: Nire ibilbide profesionala eraikitzen (III). Jomugak zehaztean eta lanbide erabakiak hartzean aplika daitezkeen estrategiak. Azpiproiektuak planifikatzeko eta abiarazteko aplika daitezkeen estrategiak eta teknikak.

93. gaia.–Lan proiektua eraikitzen laguntzearen eta orientatzearen zeregina: esku hartzeko teknikak eta estrategiak. Lan proiektua eraikitzen laguntzea eta orientatzea: rolak, gaitasunak eta deontologia profesionala. Esku hartzeko teknika eta estrategia orientatzaile nagusiak laguntzaren eginkizunaren garapenean. Laguntzaren eta orientazioaren eginkizuna, programaren faseen arabera: Nire ibilbide profesionala eraikitzen.

94. gaia.–Enplegua bilatzeko estrategiak, teknikak, prozedurak eta tresnak: curriculum vitaea eta aurkezpen gutunak. Agenda. Informazioa kudeatzea. Harreman pertsonalen eta profesionalen sarea. Autohautagaitza.

95. gaia.–Bizitza osoan zehar ikasten ikastea: Gaitasun metakognitiboen eta autoikaskuntzako trebetasunen garrantzia, ikaskuntza autoerregulatua eta dimentsio sozioemozionala ikaskuntzen erregulazioan. Bizitza osoan zehar ikasten ikasteko orientazioa.

96. gaia.–Lana, bizitzaren beste eremu batzuei dagokienez: denbora librea eta familia. Prestasuna. Pertsonak eta inguruak lan merkatuan sartzeko jartzen dituzten oztopoak.

97. gaia.–Lanbide orientazio inklusiboa, dibertsitatea eta arrisku faktoreak.

98. gaia.–Lanbide orientazioa ikuspegi ez-sexistatik. Jarrera pertsonalak eta sozialak generoaren araberako lanaren aurrean. Lana sexuaren arabera banatzea kultura guztietan. Diskriminazioa lan batean sartzean eta garapen profesionalean.

99. gaia.–Desgaitasuna duten pertsonei lanbide orientazioa ematea eta haiek laneratzea.

100. gaia.–Lanbide orientazioa kulturarteko ikuspegitik.

II. ERANSKINA

Enpleguko goi mailako teknikarien lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN EREMUA

UDALERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

6223

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

FUNTZIONARIOA

6225

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

FUNTZIONARIOA

6238

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

FUNTZIONARIOA

9822

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

FUNTZIONARIOA

10533

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA

BURLATA

FUNTZIONARIOA

6234

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: ALTSASUKO ENPLEGU AGENTZIA

ALTSASU

FUNTZIONARIOA

10100

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: LIZARRAKO ENPLEGU AGENTZIA

LIZARRA

FUNTZIONARIOA

6247

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: LODOSAKO ENPLEGU AGENTZIA

LODOSA

FUNTZIONARIOA

10534

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: DONEZTEBEKO ENPLEGU AGENTZIA

DONEZTEBE

FUNTZIONARIOA

10535

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: TAFALLAKO ENPLEGU AGENTZIA

TAFALLA

FUNTZIONARIOA

9456

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: TUTERAKO ENPLEGU AGENTZIA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

10536

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

NEZ: TUTERAKO ENPLEGU AGENTZIA

TUTERA

FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2209024