141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

182E/2022 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez bidezkoa baita Alcanza Outsourcing SLk jarraian aipatzen den proiekturako abiatutako espedientea iraungi dela deklaratzea: Transformazio zentro berri bat eta “Ultzama-Ostitz” izeneko 13,2 kV-eko linearen saihesbidea instalatzeko proiektua, Ostizko (Nafarroa) OS.1.1 exekuzio unitatearen urbanizaziorako, Odietako udal-mugartean.

2020ko abenduaren 10ean Biodibertsitatearen Zerbitzuan sartu zen aurreko paragrafoan aipatutako espedientea.

Espediente hori tramitatu bitartean, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren errekerimendu-proposamena jaso zen, aditzera emanez Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak 2021eko otsailaren 26an egindako txostena.

Eskaerarako aurkeztu zen dokumentazio teknikoa eta aipaturiko txostena aztertuta, Alcanza Outsourcing SLri eskatu zitzaion, 2021eko martxoaren 22an jakinarazitako idazkiaren bidez, bidal zezala behar zen dokumentazio osagarria, espedientea behar bezala tramitatzeko. Errekerimendu horretan, propio ohartarazi zen dokumentazio hori igortzen ez bazen, eta horregatik espedientea hiru hilabetetik gora geldiarazten bazen, eskaera iraungi eginen litzatekeela eta jarduketak artxibatuko liratekeela, eta, ondorioz, ezin izanen liratekeela proiektatutako obra eta instalazioak egin, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Emandako epea aise iragan denez eskatutakoa bete gabe, adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Iraungitzat jotzea Alcanza Outsourcing SLk jarraian aipatzen den proiektuaren ingurumen-ukipenetarako baimena lortzeko abiatutako espedientea, eta espedienteko jarduketak artxibatzea: Transformazio zentro berri bat eta “Ultzama-Ostitz” izeneko 13,2 kV-eko linearen saihesbidea instalatzeko proiektua, Ostizko (Nafarroa) OS.1.1 exekuzio unitatearen urbanizaziorako, Odietako udal-mugartean.

Adieraztea ezen, etorkizunean obra horiek gauzatu nahiko balira, beste espediente bat hasi beharko litzatekeela, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan ezarritako moduan. Foru dekretu horren bidez Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau interesdunari, Odietako Udalera eta Lurraldearen Antolamenduaren Atalera igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 14an.–Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2208940