141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 932. lurzatian. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak hasiera batez onetsi zuen, 2022ko apirilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, xehetasun-azterketa bat egitea, bere jabetzako etxebizitza bat handitzeko, El Chaparral kalearen 14. zenbakian, Aiegiko Udal Katastroko 2. poligonoko 932. lurzatian, David Baldellou Castánek eta Herminia Aguirre Urzaizek sustaturik.

Iragarkia argitaratu zen 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2022ko ekainaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Aiegin, 2022ko ekainaren 24an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209393