141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

9502E/2022 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 319E/2022 Ebazpena. DDBN identifikazioa: 611394.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 16an emandako 319E/2022 Ebazpenaren bidez, 2022an eta 2023an pertsona kalteberei zuzendutako prestakuntza eta enplegu programa integratuak egiteko dirulaguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren (2022ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 18koa).

Atzeman da aipatu ebazpenaren 3.8 oinarrian omisio bat egin zela, eta, horregatik, bidezkoa da oinarria aldatzea, aipatu gabe utzitako paragrafoa txertatzeko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 319E/2022 Ebazpenaren 3.8 oinarria aldatzea, honela:

Honako hau dioen tokian:

“3.8. Erakundeak pertsona bat izendatuko du akonpainamenduko teknikari, akonpainamendu jarduketak egiteko eta 3.3 oinarrian adierazitako zeharkako gaitasunak garatzeko (gaitasun sozial eta zibikoak, espiritu ekintzailea, kontzientzia eta adierazpen kulturalak, lidergoa, influentzia, negoziazioa, erabakiak hartzea eta jarrera, autoezagutza eta autokonfiantza, aldaketara egokitzea, ekimena, automotibazioa, ikasten ikastea, sormena, komunikazioa, talde-lana eta arazoak konpontzea). Pertsona horrek unibertsitate-titulu hauetako bat izan beharko du: psikologiakoa, psikopedagogiakoa, pedagogiakoa, gizarte-lanekoa edo antzekoa.”

Honako hau behar du:

“3.8. Erakundeak pertsona bat izendatuko du akonpainamenduko teknikari, akonpainamendu jarduketak egiteko eta 3.3 oinarrian adierazitako zeharkako gaitasunak garatzeko (gaitasun sozial eta zibikoak, espiritu ekintzailea, kontzientzia eta adierazpen kulturalak, lidergoa, influentzia, negoziazioa, erabakiak hartzea eta jarrera, autoezagutza eta autokonfiantza, aldaketara egokitzea, ekimena, automotibazioa, ikasten ikastea, sormena, komunikazioa, talde-lana eta arazoak konpontzea). Pertsona horrek unibertsitate-titulu hauetako bat izan beharko du: psikologiakoa, psikopedagogiakoa, pedagogiakoa, gizarte-lanekoa edo antzekoa.

Erakundeak akonpainamenduko teknikari izendatzen ahalko du aipatutakoez bestelako unibertsitate-titulu akademikoak dituen pertsona bat, baldin eta gutxienez 24 hilabeteko esperientzia badauka, behar bezala frogaturik, lanbide-orientazioan eta/edo prospekzio eta bitartekotza lanetan.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 28an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2209421