141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1204/2022 EBAZPENA, 2022ko ekainaren 22koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, 2022-2023 ikasturtean doktoretza-tesi bat UPPAren eta NUPen artean kotutoretzan egiteko prestakuntzaldiko ikertzaileak kontratatzeko deialdia onesten duena, eta horretarako gastua baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 636081.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2022ko maiatzaren 30ean egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza aurreko kontratuen 2022-2023 ikasturterako deialdia onestea erabaki zuen.

L’Université de Pau et des Pays de l’Adour (UPPA) izenekoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Batzordeak, 2022ko maiatzaren 30ean egindako bileran, bi unibertsitateen arteko kotutoretzako doktoretza aurreko kontratu baterako deialdia onestea erabaki zuen.

Ikusirik 103/2019 Errege Dekretua, 2019ko martxoaren 1ekoa, Prestakuntzan dauden Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Estatutua onesten duena.

Ikusirik Unibertsitateko Zerbitzu Juridikoak egin duen txostena.

Ikusirik Unibertsitateko Kontabilitate Atalak egin duen kreditu erreserbaren egiaztagiria.

Ikusirik Ikerketa Batzordearen proposamena, doktoretza aurreko kontratuen deialdiari buruzkoa.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskudantziak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Prestakuntzaldiko ikertzaileak kontratatzeko deialdia onestea. Deialdiaren oinarriak ebazpen honen eranskinean ageri dira. 2022-2023 ikasturtean UPPAren eta NUPen artean kotutoretzan doktoretza-tesi bat egin ahal izatea da helburua, doktoretza aurreko kontratu baten bidez, lansari hauekin:

–Kontratuaren lehenbiziko eta bigarren urteetan: 1.212,26 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren hirugarren urtean: 1.298,85 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren laugarren urtean: 1.623,56 euro gordineko 14 lansari.

Bigarrena.–Deialdiaren kostu osoa 95.253,58 euro da, baldin eta honako aurrekontuetako partida hauetan behar adina dirurik badago horretarako:

2022.

  • 320300013110. Prestakuntzan dauden ikertzaileak: 4.242,91 euro.
  • 320300016000. Gizarte Segurantza: 1.082,79 euro.
  • 320300048123. Matrikularako laguntzak: 323,25 euro.

2023.

  • 320300013110. Prestakuntzan dauden ikertzaileak: 16.971,64 euro.
  • 320300016000. Gizarte Segurantza: 4.331,16 euro.
  • 320300048123. Matrikularako laguntzak: 323,25 euro.

2024.

  • 320300013110. Prestakuntzan dauden ikertzaileak: 17.274,71 euro.
  • 320300016000. Gizarte Segurantza: 4.408,50 euro.
  • 320300048123. Matrikularako laguntzak: 323,25 euro.

2025.

  • 320300013110. Prestakuntzan dauden ikertzaileak: 19.320,39 euro.
  • 320300016000. Gizarte Segurantza: 4.930,56 euro.
  • 320300048123. Matrikularako laguntzak: 323,25 euro.

2026.

  • 320300013110. Prestakuntzan dauden ikertzaileak: 17.047,41 euro.
  • 320300016000. Gizarte Segurantza: 4.350,50 euro.

Hirugarrena.–Kontratuari hasiera emateko aurreikusitako data 2022ko urriaren 1a izanen da.

Laugarrena.–Aukera egonen da laguntzen zenbatekoa eta kopurua handiagotzeko, deialdia finantzatzeko aurrekontu handiagoa baldin badago.

Bosgarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Gizarte Kontseiluari, Ikerketako errektoreordeari, Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordeari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoaren Atalari, Kontabilitate Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, NADOEri, Graduondoko Bulegoari eta Kontu-hartzailetzari.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitara dadila agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta, bere aurka eta bere oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 22an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

PRESTAKUNTZALDIKO IKERTZAILEAK KONTRATATZEKO DEIALDIA, 2022-2023 IKASTURTEAN DOKTORETZA-TESIAK UPPA-REN ETA NUP-EN ARTEAN KOTUTORETZAN
EGIN DITZATEN

Ekainaren 22ko 1204/2022 Ebazpenaren eranskina

Université de Pau et des Pays de l’Adour unibertsitatearen (UPPA) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) artean sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmenaren testuinguruan, doktoretza aurreko kontratuak egiteko deialdi publiko bat jarri da abian, bi erakunde horietan doktoretza-tesi bana kotutoretzan egiteko. Deialdi hau NUPek finantzatutakoari buruzkoa da.

Nafarroako Doktoretza Eskolako (NADOE) Zuzendaritza Komitearen A08/2019 erabakiaren bidez, doktoretza-tesiak kotutoretzan egiteko prozedura onetsi zen.

99/2011 Errege Dekretuak, 2011ko urtarrilaren 28koak, Doktoretzako Ikasketa Ofizialak arautzen ditu.

Hori guztia kontuan hartuz, doktoretza aurreko ikertzaileak prestatzeko laguntza baterako deialdi hau onestea proposatu du Ikerketa Batzordeak.

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da NUPek doktoretza aurreko kontratu bat finantzatzea doktoretza-tesi bat egiteko UPPAren eta NUPen artean kotutoretzan, bi erakunde horiek sinatutako esparru-hitzarmenaren barrenean.

NUPen indarrean den araudi akademikoa aplikatuz, doktoretza aurreko kontratua sinatu aurretik kotutoretza-hitzarmen bat sinatuko dute bi unibertsitateek, non xehetasun akademikoak jasoko baitira.

Deialdian dauden xedapenek arautuko dute deialdia, eta behar adinako aurrekontua behar da laguntzak emateko.

Deialdiaren bidez, doktoretza aurreko laguntza bat emanen da bi gai hauetako batean: Hidrogenoaren teknologiak eta Mugaz bi aldeetako ikasketak.

2.–Baldintzak.

2.1. Izangaiek bete beharrekoak.

a) Eskatzaileek doktoretza aurreko laguntzaren gaiaren jakintza-arloari lotutako Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean onartuak egon behar dute laguntza eskatzeko epean.

NUPeko doktoretza-programa batean onartuak ez badaude, eskatua izan behar dute NUPeko doktoretza-programa baterako onarpena eskaerak aurkezteko epearen barnean, eta, gainera, baldintza hauetako bat bete beharko dute:

1.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza-programa batean sartzeko gaitzen duten aurretiazko ikasketak izatea.

2.–2021-2022 ikasturtean doktoretzarako sarbidea emanen duen master batean matrikulatua egotea. Izangaiak masterra 2021-2022 ikasturtean amaitzeko beharrezkoak diren kreditu guztietan matrikulatua egon behar du, Masterraren Amaierako Lanaren kredituetan ere bai. Kasu horretan, 2022ko uztailaren 31 baino lehen amaitu beharko ditu masterreko ikasketak.

Laguntza esleitzeko hautatua izanez gero, eskatzaileak 2022-2023 ikasturterako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean matrikula egin duela egiaztatu beharko du laguntzaren behin betiko esleipena argitaratzen denean ezartzen den epean.

b) Eskatzaileek egiaztatu beharko dute ingeleseko edo frantseseko B1 maila dutela gutxienez, dela ziurtagiri ofizial baten bidez, dela maila-proba bat eginez NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian laguntza emateko behin-behineko ebazpenean zehazten den egunean.

c) Doktore-titulua ez izatea.

d) Doktoretza aurreko laguntzarik edo kontraturik eduki ez izana 12 hilabetez edo gehiagoz.

12 hilabete baino gutxiagoko laguntza homologagarri baten onuraduna izan bada, murriztu eginen da deialdi honetan jasotako doktoretza aurreko kontratuaren eta bere luzapenen gehieneko iraupena kontratatua egon den denboran (hilabeteak eta egunak), Zientziaren Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Murrizketa hori kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailea zenbat denbora egon den kontratatua deialdi honetako doktoretza aurreko kontratua formalizatzen den egunera arte.

2.2. Tesiaren zuzendarikideek bete beharreko baldintzak.

Eskatzaileek zuzendarikide bat izan behar dute NUPen eta beste bat UPPAn. Eskaera NUPeko zuzendarikideak babestuko du, laguntzaren zuzendaria den aldetik, eta Unibertsitatearekin lotura izan beharko du doktoretza aurreko kontratuak irauten duen bitartean.

3.–Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izanen dira, eta Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuetan ezartzen den beste edozein (2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuak onetsitako estatutuak).

3.2. Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu doktoretza aurreko kontratuak.

3.3. Kontratatutako pertsona bere laguntza-zuzendariaren ikerketa-talde eta -institutu berari esleituko zaio.

3.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak gerora Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza edo beka batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, baldin eta Ikerketako errektoreordeak horretarako baimena ematen badu:

–Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa- edo irakaskuntza-lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, eta 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aplikatuz egindako kontratuak (2007ko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu zuen aipatu legea).

–Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.

–Bestelako jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak, baldin eta Ikerketako errektoreordearen ustez emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez badiote.

4.–Eskaeren aurkezpena.

Interesdunak nahitaez erregistro telematikoaren bidez aurkezten ahalko du eskabidea. Horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz identifikatzen ahalko da.

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskatzen diren betebeharrak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

5.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa.

Eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

a) Inprimaki normalizatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren prozeduren katalogotik jaisten ahalko dena.

Eskaera bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu beharko da Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera.

b) Eskatzailearen curriculum vitaea eta merezimenduen egiaztagiriak.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren, Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia, doktoretzarako sarbidea ematen dieten ikasketena eta, masterraren kasuan, aldez aurreko ikasketena. Horietan, lortutako kalifikazioak eta noiz lortu diren zehaztuko dira. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

e) Doktoretzan sartzeko ikasketetako eta, masterra bada, aurreko ikasketetako promozioaren batez besteko notaren ziurtagiria. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

f) Doktoretza-ikasketak egiteko sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia. Nafarroako Unibertsitate Publikoko tituludunek ez dute dokumentu hori aurkeztu beharko.

g) Ingeleseko edo frantseseko B1 mailaren egiaztagiria.

Deialdi honen oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egonen, baina hala dela adierazi beharko dute idazki batean. Idazki horretan, zein dokumentu den eta zein egunetan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen identifikatu behar dute.

Masterra 2021-2022 ikasturtean amaitu duten ikasleen kasuan aurreko ikasturteko promozioaren batezbestekoa onartuko da 2021-2022 ikasturtekoa egiaztatzeko modua ez badute.

Atzerriko ikastegiek ematen dituzten kalifikazioen ziurtagirietan, dagokion ebaluazio sistemaren barruan kalifikaziorik handiena eta txikiena zein izan diren agertuko da, baita gainditzeko gutxieneko kalifikazioa zein den ere.

Eskatzaileek ikasketak atzerrian egin badituzte, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak egindako noten baliokidetasuna aurkeztu beharko dute gainera. Baliokidetasun hori hemen eska daiteke:

http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-extranjeros/equivalencia-notas-medias.html

Ziurtagiri horiek ez badira aipatutako edukiarekin eta adierazitako epean aurkezten, kalifikazioak ez dira kontuan hartuko. 0 punturekin baloratuko dira.

Agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza horietako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

6.–Hautapen Batzordea.

Hautapen Batzordea osatuko dute Ikerketako errektoreordeak edo hark eskuordetutako pertsonak, zeina batzordeburu arituko baita, eta batzordekide hauek:

–Ikerketaren Arloko zuzendaria.

–Nazioartekotzearen Lankidetzaren Arloko zuzendaria.

–NADOEko zuzendaria.

–Laguntzen eta Deialdien Ataleko burua.

–UPPA erakunde laguntzaileko ordezkari bat.

7.–Hautaketa-irizpideak.

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko ditu Hautapen Batzordeak izangaiak:

a) Izangaiak doktoretza-programan sartzeko aurkeztu duen titulazioaren espedientearen batezbestekoa: 50 puntu gehienez ere.

Batez besteko nota ponderatua honela kalkulatuko da:

Nota ponderatua =

IN + 5 + DN

2

Non IN ikaslearen batez besteko nota den eta DN, berriz, INaren desbideratze normalizatua promozioaren batez besteko notarekiko (NT). Izangai bakoitzaren DNaren balioa lortzeko, bere IN-NT desbideratzea zati bere arloan onartutako izangaien IN-NT desbideratzerik altuena (Dmax) bider 5 egin behar da, hots: DN=5(IN-NT)/Dmax.

Aurkeztutako espediente onena zein den kalkulatzeko, prozedura bera jarraitu behar da, baina kasu horretan Dmax arlo guztietan onartutako izangai guztien IN-NT desbideratzerik altuena izanen da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek ez dute aurkeztu beharko informazio hau, Laguntza Akademikorako eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuak emanen baitu. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle guztiei aplikatuko zaie ezarri den ponderazio formula.

Beste unibertsitate batzuetatik datozen ikasleen kasuan, haien ardura izanen da behar den dokumentazioa aurkeztea aipatutako ponderazio formula aplikatzeko. Promozioko batez besteko notaren (NT) ziurtagiririk aurkezten ez duten eskatzaileei lortu nahi duten laguntzako eskatzaileei aplikatutako notarik altuena aplikatuko zaie promozioko batez besteko nota gisa.

Masterreko ikasketen kasuan, doktoretza-programan sartzeko erabiltzen den masterraren eta master horren aurreko ikasketen batezbesteko ponderatua kalkulatuko da, titulazio bakoitzari dagozkion kredituen arabera.

Aurreko batezbestekoa kalkulatu eta gero, espediente guztiak normalizatuko dira laguntza bakoitzean. 50 puntu emanen zaizkio espediente onenari, eta gainerakoak normalizazio faktore berarekin biderkatuko dira.

Laguntza eskatzeko inprimakian doktoretzako ikasketetara zein titulazioren bidez sartzen den adieraziko da, eta titulazio horren arabera kalkulatuko da ikasketa-espedientearen batezbestekoa. Master baten bidez sartzen bada, masterra egin baino lehenagoko unibertsitate titulazioa ere hartuko da kontuan.

Ikasketa espedientearen batez besteko nota 0tik 10era bitarteko eskalan kalkulatuko da, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ezartzen duenaren arabera.

Σ(irakasgaiaren kreditu kopurua x nota)

titulazioaren kreditu kopurua guztira

1044/2003 Errege Dekretua ere aplikatuko da, 2003ko abuztuaren 1ekoa, Unibertsitateek tituluaren Europako gehigarria emateko prozedura ezartzen duena.

Baliokideturiko irakasgaiei edo kredituei “Gainditua” kalifikazioa emanen zaie, egokitutako irakasgai edo kredituei jatorrizko kalifikazioa emanen zaie, eta, kalifikaziorik gabeko kredituak aitortuta edukiz gero, hori ez da kontuan hartuko batez besteko nota kalkulatzean.

Espedientean kalifikazio kualitatiboa baizik jaso ez bada, baliokidetasun hau aplikatuko zaio:

  • Ohorezko matrikula: 10.
  • Bikain: 9,25.
  • Oso ongi: 7,75.
  • Gainditua: 5,75

Eskatzaileek espediente akademikoaren batez besteko nota adierazi behar dute, beren jatorrizko erakundeak informazio hori ez badu espedientean sartzen. Kalkuluan akats esanguratsuren bat detektatuz gero, hura egiaztatzeko edo argitzeko eskatuko zaie. Garaiz eta forman egiaztatzen ez bada, laguntza ukatzeko arrazoi nahikoa izan daiteke.

b) Eskatzailearen curriculuma 20 puntu gehienez.

1.–Ikerketa-proiektuetan eta argitalpenetan parte hartzea 4 puntu gehienez.

2.–Biltzarretan parte hartzea 4 puntu gehienez.

3.–Ikastaroak 4 puntu gehienez.

4.–Mugikortasuna 4 puntu gehienez.

5.–Hizkuntzak 4 puntu gehienez.

c) Frantsesa jakitea (espainiar nazionalitatea duten eskatzaileentzat) eta gaztelania jakitea (frantziar nazionalitatea duten eskatzaileentzat), 10 puntu gehienez.

8.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

8.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, gehienez ere hilabeteko epean, tramitera onartutako eta eskatutako laguntzarako ezarritako eskakizunen bat ez egiaztatzeagatik edo eskatutako dokumentazioa ez aurkezteagatik baztertutako eskatzaileen behin-behineko zerrenda onetsiko da, Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da. Ebazpen horretan 5 egun balioduneko epea emanen zaie eskatzaileei, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hautemandako akatsak zuzendu edo erreklamazioa aurkez dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ez da tramitera onartuko.

8.2. Hautapen Batzordeak aurkeztu diren erreklamazioak ebatziko ditu, eta Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio tramitera onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko proposamena.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da. Ebazpen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.3. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean gehienez ere, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena onetsiko dira Ikerketako errektoreordearen ebazpen baten bidez. Ebazpena Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta gehienez ere 5 egun balioduneko epea izanen dute interesdunek erreklamazioak aurkezteko, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.4. Hautapen Batzordeak erreklamazioak ebatziko ditu, eta puntuazioak eta behin betiko esleipen proposamenak onetsiko, eta behar den proposamena bidaliko dio Ikerketako errektoreordeari.

Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez, deialdi honetako laguntzen behin betiko puntuazioak eta esleipenak onetsiko dira. Ebazpen hori Unibertsitatearen egoitza elektronikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da, eta, bere aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo, bestela, aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.5. Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan argitaratzea.

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa?opcion=2

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzea da Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra. Hala ere, interesdunei posta elektronikoz jakinarazten ahalko zaie, modu osagarrian eta ez-ofizialean.

9.–Doktoretza aurreko kontratuaren helburua eta baldintzak.

9.1. Laguntzaren xedea doktoretza aurreko kontratu bat gauzatzea izanen da, doktoretza-tesi bat kotutoretzan egiteko. Ezin izanen da kontratua sinatu tesia gordailutu edo defendatu duten eskatzaileekin, eta, horrenbestez, deialdi honetatik kanpo uztea edo, hala badagokio, laguntza ukatzea ekarriko du horrek.

9.2. Kontratuaren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren doktoretza-programa batean onartuak izateko aukera ematen dien titulua dutenek ikerketa-lanak egitea proiektu espezifiko eta berritzaile baten barnean. Kontratudun horiek prestakuntzan dauden doktoretza aurreko ikertzaileak izanen dira.

Prestakuntzan dagoen doktoretza aurreko ikertzaileak, langilea den aldetik, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, lana ematen duena den aldetik, gauzatuko dute kontratua. Kontratuari doktoretza-programan onartu dutela adierazten duen agiria erantsiko zaio, programaren unitate arduradunak emana, edo doktoretzako edo graduondoko eskolak, hala badagokio. Kontratuek eta luzapenek lau urte iraunen dute gehienez.

Kontratua lanaldi osokoa izanen da, eta lau urteko iraupena izanen du. Beharrezkoa izanen da urtero doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordeak aldeko txostena egitea, edo, bestela, doktoretza-eskolak, ikertzaileak programan irauten duen bitartean. Doktoretza-tesia eta doktoretza-programako matrikula arduraldi osokoak izanen dira.

9.3. Laguntza emateko aldia honako kasu hauetan bukatuko da:

–Laguntza emateko gehieneko epea betetzen denean, luzapen guztiak barne.

–Doktoretza-programan egoteko aldia bukatzen denean edo doktoretza-programan matrikulatuta ez badago.

–Doktoregaiak doktoretza-programako Batzorde Akademikoaren aurkako txostena jasotzen badu.

–Doktoregaiak doktoretza-tesia defendatzen duenean.

9.4. Doktoretza aurreko kontratuak lau urteko iraupena du gehienez ere, eta bitarte horretan laguntzen zenbatekoak ez du gaindituko 2019ko martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa.

–Kontratuaren lehenbiziko eta bigarren urteetan: 1.212,26 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren hirugarren urtean: 1.298,85 euro gordineko 14 lansari.

–Kontratuaren laugarren urtean: 1.623,56 euro gordineko 14 lansari.

Hileroko kopuru horretatik nahitaezko kotizazioari dagokion kuota kenduko da, eta Unibertsitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak, lege indardunetan ezarritako moduan.

9.5 Ikerketako errektoreordearen ebazpenaren bidez onetsiko da deialdi honen babesean kontratatutakoei eragiten ahal dieten lansari aldaketak aplikatzeko modua.

10.–Matrikularen gastuetarako laguntza.

Laguntza honen onuradunak laguntza gehigarri bat izanen du doktoretza-ikasketen ondoriozko matrikula gastuak finantzatzeko: tutoretza akademikoko matrikula Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Laguntza hori 2022-2023 ikasturtetik aurrera aplikatuko da, eta indarrean den bitartean doktoretza aurreko ikertzailea kontratatzeko balioko du.

11.–Mugikortasunerako laguntzak.

Laguntza honen onuradunak laguntza gehigarri bat izanen du kotutoretza lortzeko beharrezkoa den 6 hilabeteko egonaldiaren ondoriozko gastuak finantzatzeko.

Laguntzaren zenbatekoa aurrekontuan dagoen diruaren araberakoa izanen da, eta egonaldia egin baino hiru hilabete lehenago zehaztuko da. Horretarako, egonaldia eginen dela jakinarazten den unean indarrean den Ikerketarako Agentzia Nazionalaren doktoretza aurreko kontratuen deialdian ezarritako gehieneko zenbatekoak hartuko dira erreferentzia moduan.

12.–Onuradunen betebeharrak.

12.1. Onuradunak laguntza onartzeak deialdi honetan ezarritako arauak onartzea dakar berekin, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

12.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Doktoretza-tesia NUPen eta UPPAren arteko nazioarteko kotutoretzan egiteko hitzarmen bat sinatzea.

b) NUPen eta UPPAren doktoretza-programa batean matrikulatzea laguntza emateko ebazpenean adierazten den epean eta unibertsitate bakoitzak eskatzen dituen baldintza akademikoak betetzea.

c) Laguntzaren helburuko ikerketa-lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, orduan sartzen ez badira, laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jaso eta 5 eguneko epean sinatzen ez bada.

Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, sarrera atzeratzeko baimena ematen ahal du, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun egoerak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen lanean hasteko eguna atzeratzeko.

Ikertzaileren batek lan-baimena ematen duen bizileku-baimena eskuratu behar badu, 4 hilabeteraino luzatzen ahal da jardunean hasteko epea.

d) Esleituriko ikerketa-taldean eta -institutuan beren lana aprobetxamenduz egitea.

e) Gutxienez 6 hilabete iraunen duen egonaldi bat egitea UPPAn.

f) Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

g) Egindako jarduerari buruz eskatzen zaizkion txostenak bidaltzea laguntzaren zuzendariari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari.

h) Doktoretza-programako Irakaskuntza Batzordearen urteroko aldeko txostena edukitzea. Ebaluazioa aldekoa ez bada, kontratua deuseztatu eginen da, 15 egun lehenago jakinarazita.

i) Urtero, eskatzen zaien epean, lan bizitzaren ziurtagiri eguneratua aurkeztea.

j) Laguntzak irauten duen aldian egiten diren argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza guztietan agerraraztea Nafarroako Unibertsitate Publikokoak direla eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak finantzatu dituela.

k) Ikerketa-emaitza guztiak sarbide irekian jartzea, NUPen Academica-e biltegi instituzionalean gordez argitaratutako artikulu guztien kopia bat edo argitaratzeko onartu den azkeneko bertsioaren kopia bat (postprint bertsioarena), artikulua argitaratzen denetik sei hilabetera beranduenez ere. Ahal dela, halaber, ikerketan sortutako datuak ikerketako datuen biltegi batean gordeko dira.

Hona hemen gai horri buruzko xehetasun gehiago:

https://www.unavarra.es/biblioteca/ikerketarako-laguntza/sarbide-irekia?languageId=100001

l) Laguntzaren aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztea, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera. Doktoretza-tesiaren defentsa eta onarpena egiaztatzeak txostena aurkeztea ordezkatuko du.

m) Doktoretza-tesia defendatzea eta gainditzea gehienez ere doktoretza aurreko kontratuaren hasiera egunetik lau urteko epean.

Ikerketako errektoreordeak betebehar hori betetzeko epea luzatuko du, interesdunak aurretiaz eskaera arrazoitua aurkezten badu, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta NADOEren aldeko txostenarekin.

12.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak, bestalde, emandako laguntza ukatzea eta baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

12.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia bidaliko diote Ikerketako errektoreordeari, eta, bertan, horretarako arrazoiak eman. Laguntzari uko egiteko eskaerak ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar dira beranduenez.

Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren bajak eta uko egiteak, laguntzak emateko behin betiko ebazpenean onetsitako balorazioan ezarritako ordenaren arabera betiere.

12.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueraren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie, lortzen lagundu duten emaitzen gainekoak, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan betiere.

13.–Onura sozialak.

Sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte laguntzen onuradunek.

14.–Laguntzak etetea.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, haien sorburu diren gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikatzekoak diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko zaio.

Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako egoeretan eten eginen da kontratuaren denboraren konputua: arrisku handiko haurdunaldia, amatasuna, adopzioa edo harrera, arriskua bularra ematean, aitatasuna eta aldi baterako ezgaitasuna bi hilabetez jarraian. Kasu horietan, kontratua luzatzeko eskatzen ahalko da, kontratuaren konputua eteteko arrazoiak iraun duen denboran. Luzapen hori egiteko beharrezkoa izanen da behar adinako aurrekontua egotea. Eskaera Unibertsitateko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago beranduenez.

15.–Irakaslanetako lankidetzak.

15.1. Laguntza hauen onuradunek baimena eskatzen ahal dute unibertsitateko sail batean irakaskuntza-lanetan laguntzeko, prestakuntzarako xedez, baldin eta laguntzaren zuzendaria eta ukitutako saileko zuzendaria ados badaude. Urtean gehienez ere 60 ordu hartzen ahal ditu lankidetza horrek, eta gehienez ere 180 ordu kontratuak gehienez irauten ahal duen lau urteetan.

15.2. 2018ko maiatzaren 30eko Gobernu Kontseiluak onetsitako prozeduraren arabera eskatuko da baimena, eta behar den inprimaki normalizatua aurkeztuko da Laguntza Administratiborako Unitatean, aipatu prozeduran ezarritakoaren arabera.

16.–Datuen babesa.

Parte-hartzaileek deialdi honetan ematen dituzten datu pertsonalak arau hauen arabera tratatuko dira: Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorra eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa.

Tratamendu honen xedea ikerketaren kudeaketa administratiboa da, eta oinarri juridikoa, berriz, interes publikokoa izatea, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluaren arabera. Ikertzaile gazteei prestakuntza emanen zaie prestakuntzaldian dauden ikertzaileentzako laguntzen deialdia eginez. Tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da (NUP), eta interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere, delegado.protecciondatos@unavarra.es helbideaz baliatuz, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 12. artikulutik 18. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera.

NUPek identifikazio- eta harreman-datuak, sinadura, merezimenduen zerrenda eta titulazioari, kalifikazio akademikoari, curriculumari eta ikerketa-jarduerari buruzko datuak tratatuko ditu. Era berean, zer laguntza esleitu diren eta horien onuradunak nor diren NUPen webgunean argitaratuko da, aurreikuspenen arabera. Azkenik, bankuko datuak ere tratatuko dira onuradunei ordainketak egiteko.

17.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan ere.

18.–Errekurtsoak.

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Eskatzailearen merezimenduen baremoa

Izangaiaren merezimenduak: 20 puntu gehienez ere:

Ikerketa-proiektuetan eta argitalpenetan parte hartzea

4 puntu

Biltzarrak

4 puntu

Ikastaroak

4 puntu

Mugikortasuna

4 puntu

Frantsesa/gaztelania ez diren hizkuntzak

4 puntu

EKARPENA

PUNTUAK

KATEGORIA

1

Nazioarteko aldizkarietako artikuluak

1,6

Argitalpenak
eta proiektuak

Gehieneko
normalizatua
4

2

Nazioarteko liburuak, osorik

1,6

3

Liburu nazionalak, osorik, edo nazioarteko liburuetako kapituluak

0,8

4

Espainiako aldizkarietako artikuluak edo Espainiako liburuetako kapituluak

0,4

5

Beste argitalpen batzuk

0,2

6

Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea

1

7

Plan Nazionaleko edo asimilatuetako proiektuetan parte hartzea

0,75

8

Esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea

0,5

9

LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte-hartzea

0,1

10

Komunikazioak edo posterrak nazioarteko biltzarretan

0,5

Biltzarrak

Gehieneko
normalizatua
4

11

Komunikazioak edo posterrak Espainiako biltzarretan

0,3

12

Ikastaroak

Gehieneko puntuazioa 4

13

Mugikortasuna

Gehieneko puntuazioa 4

14

Hizkuntzak

Gehieneko puntuazioa 4

–Argitalpenak eta komunikazioak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatu behar da. Biltzarretako akta liburuak ez dira argitalpen gisa puntuatuko, nahiz eta ISBNa eduki.

Biltzarretara joatea baina bertan parte ez hartzea ikastaroen atalean hartuko da kontuan.

–Proiektuak: eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa-taldeko edo lantaldeko kide dela egiaztatu behar da, proiektuaren erakunde arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa denean izan ezik; kasu horretan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatzeko. Ez dira baliozkoak izanen proiektuaren ikertzaile arduradunak emandako ziurtagiriak.

–Kontratuak: LOUren 83. artikuluaren arabera egindako kontratuetarako atxikipenak baloratuko dira soilik, baldin eta taldekide gisa agertzen badira kontratuaren testuan edo beka edo lan kontratu bat izan baldin badute.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezin izanen da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak.

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Agiriz egiaztatutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena eskuordetua ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

Hauek hartuko dira kontuan: biltzarretako argitalpenak, komunikazioak edo posterrak, eta finantzaturiko ikerketa-proiektuetako parte-hartzea. Ekarpen bakoitza honela baloratuko da: nazioarteko aldizkarietako artikuluak, 1,6 puntu; nazioarteko liburuak osorik, 1,6 puntu; nazioko liburuak osorik, 0,8 puntu; nazioko aldizkarietako artikuluak edo nazioko liburuetako kapituluak, 0,4 puntu; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu; Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 1 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,75 puntu; esparru autonomikoko proiektuetan parte hartzea, 0,5 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu. Argitalpenen atalean hobekien baloratzen den eskatzaileari 0,3 puntu emanen zaizkio, 0,2 biltzarren atalean hobekien baloratzen denari, eta 0,2 proiektuen parte hartzeagatiko atalean hobekien baloratzen denari. Azkenik, ekarpen mota bakoitzari dagozkion balio partzialak batuko dira.

Ikerketarako interesekoak diren prestakuntzako zenbait ikastaro: 2 puntu gehienez.

  • 0,4 puntu, ikastaroko 10 orduko.
  • Jardunaldietara eta biltzarretara joateagatik eguneko 6 ordu zenbatuko dira. Iraupena zehazten ez bada, 10 ordu zenbatuko dira.

–Mugikortasuna: 10 hilabeteko egonaldia zenbatuko da gehienez jatorrizko erakundea ez den beste batean egindako egonaldiagatik (egonaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin duten ikasleei ere zenbatuko zaie). 0,4 puntu emanen dira egonaldiaren hilabete bakoitzeko. Puntuazioa gehienez: 2 puntu.

–Hizkuntzak: 4 puntu gehienez zenbatuko dira hizkuntza-maila hauek egiaztatuz gero:

  • C1: 2 puntu.
  • B2: 1,6 puntu.
  • B1: 1,2 puntu.
  • A2: 0,8 puntu.
  • A1: 0,4 puntu.

Iragarkiaren kodea: F2209474