141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1747/2022 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Gerardo Rubio Gil jaunak, Nafarroako suhiltzaile lanpostuan sartzeko deialdia dela-eta, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (182/2022 prozedura arrunta).

Gerardo Rubio Gil jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 22koko 99E/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen Gerardo Rubio Gil jaunak 2021eko urriaren 11n Kalifikazio Epaimahaiak hartutako erabakiaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Errekurritutako erabaki horren bidez, suhiltzaileen 37 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiko lehenengo probaren behin betiko emaitzak onetsi ziren (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 490/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Gerardo Rubio Gil jaunak jarritako 182/2022 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta Gerardo Rubio Gil jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2209529