141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GARES

Deialdia, kontu-hartzaile lanpostua, A mailakoa, oposizio murriztu bidez betetzeko. Izendapena

Udal honetako alkateak 3313. Ebazpena eman zuen 2022ko ekainaren 17an; hona hemen haren testu osoa:

Jaso da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ekainaren 9an emandako 352/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen hautaprobak gainditu dituzten izangaien eta kalifikazioen zerrenda, deialdi honetan: deialdia, Nafarroako zenbait toki-erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) betetzeko, barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez. Aipatu ebazpenak onetsi zuen hautaprobak gainditu dituzten izangaien eta kalifikazioen zerrenda Nafarroako zenbait toki-erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) betetzeko deialdian, barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez, eta toki-erakunde horien artean, hain zuzen, Garesko Udala dago.

Aintzat hartuz xedaturik dagoena aipatu prozeduraren deialdiaren 8. oinarrian,

Alkatetza honek, legez dituen eskumenak erabiliz, honako hau ebatzi du:

EBAZTEN DUT:

1. Elisa García Leranoz izendatzea Garesko Udaleko kontu-hartzaile (A maila). Izan ere, izangai horrek deialdi hau gainditu du: Nafarroako zenbait toki-erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, honen berri ematea Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari, bai eta Garesko Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, eta agintzea argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Xedatzea izendapenak argitaratu eta biharamunetik sor ditzala ondorio ekonomiko eta administratiboak. Ondorio guztietarako, egun hori joko da A mailako kontu-hartzaile lanpostuaz jabetzen den eguntzat, espresuki inolako ekitaldirik egin beharrik gabe.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2022ko ekainaren 17an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2209363