141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

UE-ARA-7 unitatearen birpartzelazio proiektua Arandigoienen. Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, Alkatetzak 2022ko ekainaren 16an eman ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi zuen:

Lehena.–Behin betiko onestea Arandigoiengo UE-ARA-7 unitatearen birpartzelazio proiektua, hasiera batez onetsia Alkatetzak 2022ko apirilaren 27an eman ebazpen baten bidez, eta Ana Garin Fernandezek sustatua.

Bigarrena.–Birpartzelazio espedientearen behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinaraztea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Jabetza Erregistrora igortzea Udaleko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, bai eta behar bezala eginbidetutako birpartzelazio proiektuaren ale bat ere, inskriba daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Aritzalan (Deierri), 2022ko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2209085