141. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Xehetasun-azterketa, Cabredoko AA-28 unitateko lerrokadurak aldatzeko, isiltasun positiboagatik. Hasierako onespena

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritako bi hilabeteko epea igaro denez Cabredoko AA-28 unitatean lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketaren dokumentazio osoa udal-erregistroan aurkeztu zenetik, aipatu xehetasun-azterketa hasiera batez onetsi da isiltasun positiboaren bidez, eta sustatzaileak iragarki honen bitartez betetzen ditu hasierako onespen hura jakinarazi eta argitaratzeko betebeharrak, hilabete bat iragan baita administrazio eskudunak argitaratzeko manua eman gabe.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Cabredon, 2022ko ekainaren 29an.–Jabe sustatzailea, Alberto Elorza Corres.

Iragarkiaren kodea: L2209048