124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 1eko 84/2022 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen zenbait lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 3ko 181/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez onetsi eta argitaratu egin zen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozeduran eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduran probak gainditu dituzten izangaien zerrenda bakarrak, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoa. Hautapen prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

49E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2022-2023 urteetarako laguntzen urte anitzeko deialdi bat, Nafarroako lurreko telebista digitaleko (LTD) lizentzia pribatuen titularrek ikus-entzunezko edukiak ekoizteko. DDBN identifikazioa: 629297.

5822E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko, eta gastua partida horren beste lerro baten kontura egitea baimentzen baita. Ebazpen horren bidez langile autonomoek eta mikroenpresek enpleguari eutsi ahal izateko eta beren ekoizpena ekonomia berde eta digitalerantz eraldatzea errazteko jarduketetarako dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

112/2022 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako udalentzako dirulaguntzen deialdi bat onesten baita beren eraikin sakabanatuak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduketak egin ditzaten 2022an. DDBN identifikazioa: 627308.

1.7. BESTELAKOAK

68/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana. Horren bidez xedatzen da argitara dadila Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2022ko maiatzaren 19an hartutako Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baita kudeaketa-esleipen bat egitea Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari turismo-ibilgailuak erosteko lizitazioa egiteko.

128/2022 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baliogabetzen baitira martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz ezarritako zehapenak, eta zehapen horiengatik ordaindutako kopuruak itzultzen. Errege dekretu horren bidez alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

129/2022 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baliogabetzen baitira martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz ezarritako zehapenak, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzen baitzaio buru eman diezaiela premiamendu bidez ordainarazteko egintzei. Errege dekretu horren bidez alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

130/2022 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez artxibatzen baitira martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua aplikatzearen ondorioz hasitako zehapen espedienteak. Errege dekretu horren bidez alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

48/2022 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deia egiten baita proiektu honen okupatu aurreko aktak egiteko: “Ribaforada-Cabanillas izeneko 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linearen saihesbidea”, 1. eta 14. euskarrien artean, Ribaforadako udal-mugartean (SAT11252).

55/2022 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deia egiten baita honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiteko: “Tarte hauek berritzea: ‘Tutera-Magallón 3’ 66 kV-eko aireko lineako 76 eta 104 zenbakietako euskarrien artean dagoena eta ‘Tutera-Magallón 4’ 66 kV-eko aireko lineako 76 eta 103 zenbakietako euskarrien artean dagoena, Ribaforadako udal-mugartean (SAT11198).”

258/2022 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez ebatzi zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko unitateen hezkuntza ituna berritzea 2022-2023 ikasturtetik aurrera.

427E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen baimen integratua ematen diona Fustiñanako udal mugartean barazkiak manipulatu eta izozteko dagoen industria instalazio bati. Sustatzailea Congelados de Navarra SAU da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

BURLATA

Deialdi murriztua, gizarte langilearen lanpostua oposizio bidez betetzeko

LAKUNTZA

Lakuntzako Udaleko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

MARTZILLA

Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko oposizio bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko oposizio bidez. Lehen ariketaren egoitza aldatzea

TAFALLA

Deialdia, administrari-ofizial izateko bost lanpostu betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan

TUTERA

Deialdia, udaltzain-agente lehenaren bi lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez

ATARRABIA

Akats zuzenketa, udaltzain-agentearen bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, 2022an hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretara joateko gizarte laguntzak arautzen dituena. Laburpena

ARTZIBAR

Aldaketa puntuala, Udal Planeko 34. poligonoko 13. lurzatiaren determinazio egituratzaileetan. Hasierako onespena

BERRIOBEITI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Añezkarko 7. poligonoko 267. lurzatian. Hasierako onespena

Deialdia, gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) 2022an dirulaguntzak emateko. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei, 2022an garatu ditzaten prebentzio, sustapen eta lankidetza sozialeko proiektuak (% 0,2ko ekarpena). Laburpena

CASCANTE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 104., 829. eta 830. lurzatietan. Hasierako onespena

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, Artazkozko 6. poligonoko 290. eta 219. lurzatien lerrokadurak aldatzeko. Hasierako onespena

ERROIBAR

Xehetasun-azterketa 12. poligonoko 196. eta 197. lurzatietan. Hasierako onespena

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 7. poligonoko 23. lurzatian. Hasierako onespena

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorreko UE 14 unitatean (Gebala kalea). Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2045. eta 2046. lurzatietan (Tejeria kalea). Hasierako onespena

ESTERIBAR

Ilurdozko UE.A01 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Ilurdozko UE.A01 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

GALAR

Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 605. lurzatian. Hasierako onespena

LAKUNTZA

Xehetasun-azterketa API 1eko 3. eta 4. partzeletan. Hasierako onespena

LEITZA

Xehetasun azterlana, 3. poligonoko 176. lursailean. Hasierako onespena

LERIN

Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, lerrokadurak zuzentzeko Ramón y Cajal kaleko 32-34 zenbakietan. Behin betiko onespena

NOAIN ELORTZIBAR

Borondatezko birpartzelazio proiektua Zuluetako UE 3.7.2 exekuzio unitaterako (6/378 eta 6/379 lurzatiak). Jendaurrean jartzea

Xehetasun-azterketa, Zuluetako 6. poligonoko 390. lurzatian, UE-3.7.1 exekuzio unitatean (La Fuente kalea 6). Jendaurrean jartzea

Deialdia, kirol-klubei dirulaguntza emateko 2022an. Laburpena

IRUÑA

Aldaketa, Amaya Kirol Hiriarekin sinaturiko hirigintza-hitzarmenean. Behin betiko onespena

AZKOIEN

Deialdia, 2021-2022 ikasturteko laguntzena, unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketetarako. Laburpena

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 21. poligonoko UE-ZUR-9. exekuzio unitatearen 3. lurzatian. Hasierako onespena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Okupatu aurreko agiriak egitea, honako obra-proiektu honen desjabetze-prozeduran: “SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua”