124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) 2022an dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 633623.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/633623).

Berriobeitiko Udalak, 2022ko ekainaren 7an egin bilkuran, deialdia onetsi zuen, GKEendako dirulaguntzak emateko oinarritzat hartuko diren baldintzak ezartzeko, bat etorriz Dirulaguntzen gaineko ordenantza orokorraren 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoarekin, eta GKEendako udal dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 4. artikuluarekin. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua. Interesa duten erakundeek eskabidea bete behar dute, deialdi honi erantsitako eredu normalizatuan, eta haren legezko ordezkariak sinatu behar du. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideekin batera aurkeztuko dira ordenantza honen 3. eta 5. oinarrietan aipatutako agiriak eta informazioak. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da. Aurkeztutako eskaerak ez baditu betetzen ordenantzan ezarritako betekizunak eta eskatutako agiriak biltzen, erakunde interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emanda, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat. Eskaerak aurkeztuko dira Berriobeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan aipatzen diren gainerako erregistroetan (lege horrek xede du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Berriobeitin, 2022ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2208844