124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, lerrokadurak zuzentzeko Ramón y Cajal kaleko 32-34 zenbakietan. Behin betiko onespena

Leringo Udaleko alkate udalburuak, 2022ko maiatzaren 2ko 2022-138 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen “Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, lerrokadurak zuzentzeko Ramón y Cajal kaleko 32-34 zenbakietan”. Hasierako onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2022ko maiatzaren 17an, eta jendaurreko epea hasi zen.

Jendaurreko epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu. Behin betiko onetsita gelditzen da “Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, lerrokadurak zuzentzeko Ramón y Cajal kaleko 32-34 zenbakietan”.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 23. eta 25. artikuluak.

Lerinen, 2022ko ekainaren 15ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2208843