124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Okupatu aurreko agiriak egitea, honako obra-proiektu honen desjabetze-prozeduran: “SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua”

Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak, 2022ko ekainaren 13an, 260/2022 zenbakiko ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpenaren testu osoa:

2021eko abuztuaren 31n, SCPSAko Administrazio Kontseiluak “SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua” proiektua onetsi zuen, Administrazioari berri emateko aurrekontu zenbatetsia 2.407.820,24 euro zuena (% 21eko BEZa barne).

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2021eko abenduaren 23an egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, Batzar Nagusiak eskuordetuta, “SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua” lanaren proiektua onartu zen, desjabetzeko espedientea abiarazi zen eta hasiera batean onartu zen proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda. Desjabetzearen onuraduna Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatea da. Horrez gain, aipatutako proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen onura publikoa eta okupatzeko premia aitortu eta deklaratu zen, proiektua onesteak berekin dakarrena.

Akordio horretan, proiektu hori eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost eguneko eperako.

Onartze horren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 8. zenbakikoan, 2022ko urtarrilaren 13an, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, 2022ko urtarrilaren 15ean, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Berriobeitiko udaletxeko iragarki-tauletan. Horrez gain, jakinarazpenak bidali zitzaizkien ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendan ageri ziren pertsonei.

Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak 2022ko apirilaren 11n egin zuen saioan hartu zuen akordioaren bidez, “SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua” lanaren proiektua behin betiko onartu zen, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearena, eta bai proiektu horrek ukitzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Horrek berekin dakar onura publikoa eta okupatzeko premia deklaratzea. Halaber, hitzartu zen Nafarroako Gobernuari eskatzea obraren urgentzia deklaratzeko. Akordio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 82. zenbakikoan, 2022ko apirilaren 28an, eta 2022ko apirilaren 29ko Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan.

Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, urgentziakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

2022ko ekainaren 10ean, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateko zuzendari kudeatzaileak 64/2022 ebazpena eman zuen, eta bertan hau jasotzen da: “1.–”SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua” proiektuari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateko ordezkari moduan izendatzea, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, haietako edozein.

Izendatze hori egin da bi ordezkarien alde emandako ahalordeetan oinarrituta.

2.–Gabriel Olagüe Santesteban jauna eta Anabel Beunza Munárriz andrea, haietako edozein, onuradunaren peritu izendatzea”.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan, Batzar Nagusiak 2021eko urriaren 21ean egindako eskuordetzean eta Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuetan xedatuta dagoena aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

1. Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatearen “SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua” proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, desjabetzearen onuradunari eta Berriobeitiko Udaleko alkateari, edo horretarako eskumena ematen dien zinegotziei, deia egitea, 2022ko uztailaren 21ean, banakako zitazio-zedulan adierazten den orduan, Berriobeitiko udaletxean ager daitezen, okupatu aurreko agiriak egiteko eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak behin betiko okupatzekoak, eta ordainketa egiteko.

Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, nortasuna eta titulartasuna egiaztatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria...). Era berean, egoki jotzen badute, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

Desjabetzeko espedientean, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietatea desjabetzearen onuradun agertuko da.

2. Halaber, ekitaldi horretara, Iruñerriko Mankomunitatearen ordezkaritzan, lehendakari jauna edo eskumena ematen dion Batzorde Iraunkorreko kide bat joango da, okupazioaren aurreko adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sinatzeko.

3. “SM286979 Elkarte, Ballariain, Berriogoiti eta Berriobeitiko saneamendua” proiektuari dagokion nahitaezko desjabetze-espedientean okupatu aurreko agiriak egiteko Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateko ordezkari moduan izendatzea, eta, egokia bada, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzekoak, eta okupatzekoak eta ordainketakoak egiteko, eta ekitaldian zehar eta oro har nahitaez okupatzeko moduko deklaratutako ondasunak eta eskubideak eskuratzera bideratutako beharrezkoak diren ekitaldi guztietan lor litezkeen elkarren arteko akordioak izenpetzeko Alfonso Amorena Udabe jauna eta Karmentxu Iñarrea Erreguerena andrea, Iruñerriko Zerbitzuak, S.A. sozietateko Ingurumeneko eta Ibai Parkeko Zerbitzuko ingurumen-teknikaria, haietako edozein.

4. Gabriel Olagüe Santesteban jauna eta Anabel Beunza Munárriz andrea, haietako edozein, onuradunaren peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Berriobeitiko udaletxeko eta Iruñerriko Mankomunitateko iragarki-tauletan argitara ematea. Era berean, dagokion iragarkia kaleratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

6. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedulen bidez. Orobat, ohartarazten da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea den edo, jakinarazten saiatu arren, jakinaraztea lortu ez den kasuetarako.

Iruñean, 2022ko ekainaren 14an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2208750