124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 7. poligonoko 23. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko ekainaren 15eko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Bizkarretako 7. poligonoko 23. lurzatia kudeatzeko hirigintza-hitzarmena, Mikel Alzualde Espinalek sustatua, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59. artikuluan ezarritakoaren arabera, espediente hori jendaurrean jarriko da 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Lintzoainen, 2022ko ekainaren 15ean. Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2208893