124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 104., 829. eta 830. lurzatietan. Hasierako onespena

Cascanteko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko ekainaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ucar Albañilería y Obras SLk aurkeztutako xehetasun-azterketa, aldatzeko 1. poligonoko 104., 829. eta 830. lurzatien lerrokadurak, Cascanteko Moncayo kaleko 31., 29. eta 27. zenbakietan.

Onetsitako xehetasun-azterketa jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Cascanten, 2022ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2208867