124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Xehetasun-azterketa API 1eko 3. eta 4. partzeletan. Hasierako onespena

Lakuntzako alkateak, 2022ko ekainaren 2ko ebazpenean, erabaki zuen hasiera batean onestea Nerea Luis Sotok eta beste batzuek sustaturiko xehetasun-azterketa, Lakuntzako API 1eko 3. eta 4. partzeletako eremuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lakuntzan, 2022ko ekainaren 2an.–Alkatea, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2208287