124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

68/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana. Horren bidez xedatzen da argitara dadila Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2022ko maiatzaren 19an hartutako Erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baita kudeaketa-esleipen bat egitea Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari turismo-ibilgailuak erosteko lizitazioa egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, 2022ko maiatzaren 19an hartutako erabakiaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak batera baimendu zuten kudeaketa-esleipen bat egitea departamentu horretako Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari turismo-ibilgailuak erosteko lizitazioen kudeaketa material eta teknikoa egiteko.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2022ko maiatzaren 19an hartutako Erabakia, zeinaren bidez batera baimendu baitzen kudeaketa-esleipen bat egitea Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari turismo-ibilgailuak erosteko lizitazioen kudeaketa material eta teknikoa egiteko (eranskinean jaso da).

2. Foru agindu hau igortzea Ondare Zerbitzura, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura eta Eskubide Sozialetako Departamentuko eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, bai eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 20an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

ERANSKINA

Erabakia, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak hartutakoa, zeinaren bidez batera baimentzen baita kudeaketa-esleipena egitea Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari turismo-ibilgailuak erosteko. Ibilgailu horiek erakunde autonomo horretan erabiliko dira, 2022an eta 2023an

Mirian Martón Pérez andreak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak,

Elma Saiz Delgado andreak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehena.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, haren estatutuen arabera, eskumena du hornidura-kontratuak egiteko. Abenduaren 2ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren erakunde autonomoaren estatutuak.

Bigarrena.–Hala ezartzen baitu bere 8.3 xedapen gehigarrian Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeak, kontratazio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak eskumena izanen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hornidura-kontratuak egiteko. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretuak zehazten du hura dela kontratazio publikoaren arloan eskumena duen departamentua.

Hirugarrena.–Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari dagokio 60.000 eurotik beherako balio zenbatetsia duten hornidura kontratu zentralizatuak egitea, hala ezartzen baitu bere 23 n) artikuluan Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretuak.

Laugarrena.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak turismo-ibilgailuak erosteko beharra du berezkoak dituen eginkizunak betetzeko, baina ez du giza baliabiderik eta baliabide teknikorik lan horiek egiteko behar diren administrazio-espedienteak prestatzeko, tramitatzeko, esleitzeko eta gauzatzeko.

Bosgarrena.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak xedatzen du Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dutela beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako, ondoko apartatuetan xedatuarekin bat. Eta manu horren 3. apartatuak ezartzen du esleipen hori egin behar dela bi departamentuetako titularren baterako baimen baten bitartez, baldin eta esleipena egiten duen organoa eta kudeaketa esleipena egiten zaion administrazio organoa departamentu desberdinekoak badira, kasu honetan bezala.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Lehena.–Batera baimentzea kudeaketa-esleipena egitea Ondare Zerbitzuko Kontratazio eta Aseguruen Atalari behar diren jarduketa material eta tekniko guztiak egiteko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak turismo-ibilgailuak eskura ditzan 2022an eta 2023an.

Bigarrena.–Kudeaketa-esleipen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren izanen ditu ondorioak, eta 2023ko abenduaren 31ra bitarte egonen da indarrean.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ondare Zerbitzura, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzura eta Eskubide Sozialetako Departamentuko eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, bai eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara ere.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2207492