124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Amaya Kirol Hiriarekin sinaturiko hirigintza-hitzarmenean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2022ko ekainaren 2an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-JUN-22 (1/SG).

“ERABAKI DA:

Onestea 2022ko otsailaren hiruko eta 2022ko martxoaren hiruko osoko bilkuren eztabaiden aktak (2. eta 3. zenbakiak) eta 2022ko maiatzaren bosteko osoko bilkuran hartutako erabakien akta (5. zenbakia)”.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2208655